Edukira zuzenean joan

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919

Paris, artisten erlauntza

Info gehiago

Atalak

Parisetik Vitebskera, Berlinetik igarota

Izenburua:
Parisetik Vitebskera, Berlinetik igarota
Erakusketa:
Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919
Gaiak:
Paisaia | Judaismoa | Errusia | Paris | Bella Rosenfeld | Blaise Cendrars | Guillaume Apollinaire | Herwarth Walden | Ricciotto Canudo | Tradizioa
Teknikak:
Akuarela | Gouache | Marrazkia
Artelan motak:
Pintura

Bi munduren artean etzanda nago, eta leihotik begiratzen dut.
Marc Chagall, Eygens (Nire bizitza)

Chagallek Parisen izan zituen harremanen adibiderik onena, zalantzarik gabe, Omenaldia Apollinaireri (1913) da, Guillaume Apollinaireri zion mirespenetik sortua. Mihisean, haren izenaz gain, Chagallen lagun talde gertukoena osatzen dutenen izenak ere ageri dira: Blaise Cendrars poeta eta nobelagile suitzarra, Ricciotto Canudo kazetari eta dramaturgo italiarra (ustez teoria zinematografikoaren abiarazlea); eta Herwarth Walden galerista eta kritikari alemaniarra. Lanaren muina Adam eta Evaren jaiotza da, Genesiaren ahozko tradizio judutarrari jarraiki; izan ere, horren arabera, Jainkoak gorputz bakarrean sortu zituen gizona eta emakumea. Chagallen obra honetan, gorputz bakarraren bi buruak Errenazimentuko Masaccio margolariaren obraren tradizio klasikoan ere daude sustraituta.

1914an, Herwarth Walden (Georg Lewin) galeristak Chagall gonbidatu zuen haren lana bere galerian (Der Sturm) erakustera; artistaren banakako lehenengo erakusketa handia izan zen hura. Ordura arte taldeko ekitaldietan parte hartu izan zuen, besteren artean, Udazkeneko Saloian edo Independenteen Saloian. Der Sturm galerian, berriz, 40 pintura eta 160 marrazki, gouache eta akuarela aurkeztu zituen, Parisko aldikoak guztiak, eta espresionista alemanak zeharo harrituta utzi zituen. Handik gutxira, Vitebskera itzuli zen bere arrebaren ezkontzara eta bere andregaia ikustera, eta han zela, Lehen Mundu Gerra hasi eta Errusian geratu behar izan zuen zortzi urtez, benetako asaldura eta aldaketa aldian. Chagallek bere sortze-lanaren bitartez kontatzen digu bizitakoa; bere marrazkiek, Espresionismo Alemaneko xilografiak balira bezala, gerraren ondorioak islatzen dituzte; beste obra batzuetan, hizkuntza eutsiagoa dutenetan, paisaiak eta eguneroko egoerak ere ikus daitezke, baina forma eta kolore gutxirekin eta “logika” baten barruan dauden lotura eta eskalen bitartez. Hala eta guztiz ere, Chagallen irudimenak “hegan” egiten zuen maitasuna eta Bella Rosenfeldekin zuen harremana irudikatzean, eta horren erakusgarri ditugu Urtebetetzea (1915) edo Maitaleak urdinez (1914).

BESTE ATALAK

Parisetik Vitebskera, Berlinetik igarota

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Atala, 2018

Info gehiago

Paris, artisten erlauntza

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Atala, 2018

Info gehiago

Tradizioa eta iraultza

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919, Atala, 2018

Info gehiago