Edukira zuzenean joan

Serra/Seurat. Marrazkiak

Georges Seurat

Info gehiago

Atalak

Sarrera

Georges Seurat (1859–1891) artista frantsesak, puntillismoaren aitzindari izan zenak, marrazketa goren mailara eramatea eta teknika horretako maisu handien olinpoan sartzea lortu zuen. Haren lanek mirespen handia sortu zuten, bai garaikideen artean, bai ondorengo beste artista batzuen artean ere. Miresle horietako bat Richard Serra estatubatuarra da (1938), zeinaren arabera marrazkia adierazpide autonomo bat den berez, berak prozesu berrien eraginpean jartzen duena eta formatu eta material desberdinekin esperimentatzeko baliatzen duena. Erakusketa honek batera aurkezten ditu bi egile horien paper gaineko marrazkiak, haien balio artistiko handia agerian utziz.

Paper orri bat bezain gauza arrunt eta itxuraz soil batek berebiziko garrantzia hartzen du Seuraten marrazkietan, obra bera nolabait determinatzen duen elementu bihurturik. Artistak barru-barruan sentitzen du materiala, eta hitz eginarazten dio. Euskarriaren ezagutza sakon hori da hain zuzen maisu handiak bereizten dituen ezaugarrietako bat —izan ere, Seuratek ia bizia ematen dio paperari, argiak, bolumenak eta kontrasteak sortzeko behar besteko Conté arkatz-kopurua xurgatzen utziz kasuan-kasuan—.

Era berean, Richard Serrak bere prestakuntza-aldian ikasi zuen materiala dela “prozedura gidatzen [duena]”, “bere forma ezartzen [diola] formari”. 2015ean hasitako Ibilbideak (Ramble Drawings) sailean, euskarriarekin jolasean dabil artista: eskuz egindako paper japoniarra da euskarri hori, eta paperaren zuntz bakoitzak zimurdura desberdinak sortzen ditu, Serrak bere lanean integratzen dituenak. Hala, ez dago marrazki berdinik, egileak lanari ekiteko modua desberdina delako beti, eta ez daudelako bi orri berdin.

BESTE ATALAK

Sarrera

Serra/Seurat. Marrazkiak, Atala, 2022

Info gehiago

Georges Seurat

Serra/Seurat. Marrazkiak, Atala, 2022

Info gehiago

Richard Serra

Serra/Seurat. Marrazkiak, Atala, 2022

Info gehiago

Georges Seurat: artisten artista

Serra/Seurat. Marrazkiak, Atala, 2022

Info gehiago