Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz
“Poiretek jantzitako caipiratxo” bat
Primitibismoa eta identitatea(k)
Atalak
Brasilgo paisaia asmatzea
- Izenburua:
- Brasilgo paisaia asmatzea
- Erakusketa:
- Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz
- Gaiak:
- Emakumea artean | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Konposizioa | Lan-prozesua | Paisaia | Marrazkigintza | Kolonialismoa | Brasil | São Paulo
- Mugimendu artistikoak:
- Modernismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- do Amaral, Tarsila
Aldi batez Brasildik urrundu izanak bere jatorriari buruzko kontzientzia berria hartzeko aukera eman zion Tarsilari. Konturatu zen bere jaioterri tropikalaren exotismoak lilura pizten zuela Parisko lagunengan; kubismoak, aldiz, analisi-metodo bat eta logika formal bat eskaintzen zizkion konbentzioak eta aurreiritziak albo batera utzita bere paisaia fisiko eta mentalez berriz jabetu ahal izateko.
1924tik aurrera, São Paulo metropoli ultradinamikoa, Rio de Janeiro eta bertako paisaia oparoa, edota aztarna kolonialetan eta barrokoetan aberatsa den Minas Gerais eskualdea “berraurkitzeari” ekin zion. Bere marrazkiek berezkoa duten trazu garbiarekin, Tarsilak arkatzez eta tintaz “disekzionatu” zituen elkarren artean hain desberdinak ziren ingurune haiek, eta bere erara aukeratu zituen “benetako” Brasili omen zegozkion elementuak. Horiek lerro eta forma geometrikoen bitartez transkribatuta, bere alfabeto bisuala osatu zuen. Brasilgo zein nazioarteko publikoarentzat ulergarria den lengoaia sinple eta moderno hori konposizio zorrotzeko margolanetan islatu zuen, eta obra horien motiboak berez desberdinak badira ere, harmonian uztartzen dira.