Edukira zuzenean joan

Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz

Primitibismoa eta identitatea(k)

Info gehiago

Langileak

Info gehiago

Atalak

Brasil kanibala

1928an, Abaporu (“gizon gizakijalea”, tupi-guarani hizkuntza indigenan) margolaneko figurak mugimendu antropofagikoari eman zion bide. Beste inoren dohainak norbereganatu ahal izateko pertsona bera jatean datzan praktika indigena oinarri hartuta, antropofagiak zera iradokitzen du era metaforikoan: brasildarrek atzerriko kulturez eta kultura kolonizatzaileez jabetzeko eta haiek modu konstruktiboan berregiteko duten modua. Handik aurrera, Tarsilak uko egin zion gai herrikoiak eta jatorri kubistako geometriak irudikatzeari, eta haren obrak kutsu sinkretikoa hartu zuen —sinbolikoa, narratiboa baino neurri handiagoan—. Sinkretismo horretan, Europako eta Brasilgo errepertorio aberatsa “digeritu” eta eraldatu zuen behin betiko.

Pintura horiek —“basatiak eta zintzoak”, artistaren arabera— baztertu egiten dute adiera bakarreko irakurketa eta kodeketa konbentzional oro. Elementu naturalek eta arkitektonikoek bat egiten dute ikuslea dimentsio magiko edo onirikoetara eramaten duten paisaia iradokitzaile eta oroitarazleetan, eta marrazkiak “oin erraldoiak dituzten figuraz, landare haragitsu itzelez eta naturalistek sailkatu ezinezko izaki bitxiz” josita daude.

BESTE ATALAK

Tarsila do Amaral: Brasil modernoa margotuz

Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz, Atala, 2025

Info gehiago

Paris/São Paulo: modernitaterako pasaporteak

Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz, Atala, 2025

Info gehiago

“Poiretek jantzitako caipiratxo” bat

Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz, Atala, 2025

Info gehiago

Brasilgo paisaia asmatzea

Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz, Atala, 2025

Info gehiago

Primitibismoa eta identitatea(k)

Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz, Atala, 2025

Info gehiago

Brasil kanibala

Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz, Atala, 2025

Info gehiago

Langileak

Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz, Atala, 2025

Info gehiago

Paisaia berriak

Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz, Atala, 2025

Info gehiago