Edukira zuzenean joan

Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz

Paris/São Paulo: modernitaterako pasaporteak

Info gehiago

Atalak

Tarsila do Amaral: Brasil modernoa margotuz

Izenburua:
Tarsila do Amaral: Brasil modernoa margotuz
Erakusketa:
Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz
Gaiak:
Emakumea artean | Artea eta identitatea | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Gizarte-kronika | Paris | Brasil | São Paulo | Pertzepzioa
Mugimendu artistikoak:
Modernismoa
Aipatutako artistak:
do Amaral, Tarsila

Tarsila do Amaral (Tarsila izen artistikoz ezaguna) Brasilgo modernismoaren figura nagusietako bat izan zen, eta obra original eta iradokitzailea sortu zuen iruditeria indigena eta herrikoian ez ezik, eraldaketa bizian zegoen herrialde hartako dinamika modernizatzaileetan ere oinarrituta.

1920ko hamarkadan, São Pauloren eta Parisen artean bizi zela, Tarsilak bi kultura-hiriburu horietako abangoardien arteko zubi gisa jardun zuen, eta garai hartan Frantziako hiriburuan modan zeuden kubismoaren eta primitibismoaren galbahetik pasatu zuen bere unibertso ikonografiko brasildarra. Tarsilaren pintura Pau-Brasil eta antropofagia mugimenduen inspirazio-iturri izan zen. Mugimendu horiek kultura eta arraza anitzeko “benetako” Brasil bat bilatzen zuten herrialdearen eta Europako kolonizazioaren “zentroen” arteko harremana berregiteko helburuarekin.

Tarsilaren 1930eko hamarkadako obren dimentsio militanteak eta hirurogeiko hamarkadara arte haren gizarte- eta hiri-ingurunearen eraldaketa sakonetan laguntzeko izan zuen gaitasunak berretsi egiten dute bere garaiarekin bat zetorren obra haren indarra. Gainera, Tarsila beti agertu zen berritzeko prest, emakume artista emantzipatu eta independente gisa sasoiaren eta testuinguruaren arabera bizi behar izan zituen baldintza ezegonkorrak gorabehera.

Tarsila do Amaralek hain ongi irudikatu zuen eta sortzen lagundu zuen Brasilgo modernitatean murgiltzeko gonbidapena luzatzen digu artistaren lanak, eta Brasilen zein Europan oraindik ere gaurkotasun handia duten identitate- eta gizarte auziak pizten dituen eta beti eztabaidagai den kontzeptu horren konplexutasun osoa jartzen digu agerian.

BESTE ATALAK

Tarsila do Amaral: Brasil modernoa margotuz

Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz, Atala, 2025

Info gehiago

Paris/São Paulo: modernitaterako pasaporteak

Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz, Atala, 2025

Info gehiago

“Poiretek jantzitako caipiratxo” bat

Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz, Atala, 2025

Info gehiago

Brasilgo paisaia asmatzea

Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz, Atala, 2025

Info gehiago

Primitibismoa eta identitatea(k)

Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz, Atala, 2025

Info gehiago

Brasil kanibala

Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz, Atala, 2025

Info gehiago

Langileak

Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz, Atala, 2025

Info gehiago

Paisaia berriak

Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz, Atala, 2025

Info gehiago