Edukira zuzenean joan

Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen

Askatasun aurkitu berria: 1970eko hamarkada

Info gehiago

Edertasunaren bila: 1990eko hamarkada

Info gehiago

Atalak

Atalaseak: 1980ko hamarkada

Helduarora iristea igarotze-erritu bat izan ohi da edonorentzat. Helen Frankenthalerren moduko artista batentzat, adin batera iristearen atalasea zeharkatzeak errealitate berriei aurre egitea zekarren. Jakin bazekien New York hirian presente egotea zeinen garrantzizkoa zen beste artista batzuen lanen berri izateko eta bere negozioak kudeatzeko. Baina jakitun zen, baita ere, beretzat funtsezkoa eta lasaigarria zela egonaldi luzeagoak egitea hiritik kanpo, itsasotik hurbil. Bi eremuen artean oreka topatzea zen kontua, eta lortu zuen, margotzeari utzi gabe lortu ere.

Frankenthalerrek artearen historiarekiko begirunea izaten ikasi zuen Paul Feeleyren arte-eskoletan, Bennington Collegen, eta errespetu hori ez zuen sekula galdu. Paleolitoko haitzuloetatik hasi eta Moneten azken garaiko Igebelarrak ospetsuetaraino, beste garai batzuetako artetik edan zuen Frankenthalerrek etengabe, eta 1970eko hamarkadaren amaieran eta 1980ko hamarkadan zehar inspirazio-iturri eraberrituak izan zituen Tiziano, Velázquez, Manet eta Rembrandten margolanak. Maisu zaharren obretako xehetasun abstraktuak aztertuz (alkandora zikin bat, soineko handi bat), atalase tekniko bat gainditu ahal izan zuen Frankenthalerrek, eta belo gardenen, kolorezko hondoen, ur-kolore sotilen eta gardenkien unibertso kromatikoan barneratu zen. Espazioaren eta argiaren zentzu berri bat ezagutu zuen, eta bere obrara ekarri zuen Ekialdeko argia (1982), Katedrala (1982), Madril (1984) eta Izarrei begira (1989) lanetan ikus daitekeenez.

BESTE ATALAK

Sarrera

Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen, Atala, 2025

Info gehiago

Bere kutsu pertsonala: 1950eko hamarkada

Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen, Atala, 2025

Info gehiago

Korronteari jarraituz: 1960ko hamarkada

Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen, Atala, 2025

Info gehiago

Askatasun aurkitu berria: 1970eko hamarkada

Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen, Atala, 2025

Info gehiago

Atalaseak: 1980ko hamarkada

Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen, Atala, 2025

Info gehiago

Edertasunaren bila: 1990eko hamarkada

Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen, Atala, 2025

Info gehiago

Azkeneraino margotzen: 2000ko hamarkada

Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen, Atala, 2025

Info gehiago

Lagunartean

Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen, Atala, 2025

Info gehiago

Eskulturarako gonbita   

Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen, Atala, 2025

Info gehiago