Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen
Atalaseak: 1980ko hamarkada
Azkeneraino margotzen: 2000ko hamarkada
Atalak
Edertasunaren bila: 1990eko hamarkada
- Izenburua:
- Edertasunaren bila: 1990eko hamarkada
- Erakusketa:
- Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen
- Gaiak:
- Emakumea artean | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Konposizioa | Lan-prozesua | Edertasuna | AEB | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Frankenthaler, Helen
1990eko hamarkadan, margotzeko bi modu baliatzen zituen Helen Frankenthalerrek; biak espontaneoki hasiak agian, baina era desberdinetan ebatziak. Lehen kasuan, gerta zitekeen saio bakarrean hasi eta amaitzea, ukitu txiki batzuk gorabehera —zenbait hamarkada lehenago ekin zion molde hori lantzeari, Mendiak eta itsasoa (1952) obrarekin—. Bigarren planteamenduak —artistak “koadro berreskuratua” deitzen zuenak— “gainazal landuago edo arraspatuagoak” sortzea zekarren, “ilunagoak, dentsoagoak, askotan”. Bietako edozein erabiltzen zuela ere, asmoa “koadro eder” bat lortzea izaten zen, artistak berak adierazi zuenez: “berehala jaioa” zirudien pieza bat, “sortze-prozesuan orduak, asteak edo urteak emanda ere”.
Jano (1990) eta Yin Yang (1990) obrak elkarrekiko hartu-emanean daude, neba-arrebak balira bezala. Aurkakoek bat egiten duten gune izanik, biek dituzte kolorezko hondoak, zenbait geruzatako gainaldeak eta bektore gardenak. Suzko lorratz distiratsuz inguraturik edo tanto beltzez zipriztindurik, eremuetako batzuek bestelako galaxietarako ateak dirudite. Arrasteluaren arrastoa (1991) eta Fantasiazko lorategia (1992) lanek fisikotasun trinkoa ageri dute, margolariak akrilikoarekin nahasturiko gela eta askotariko arrastelu, espatula, belaki eta egurrezko zaliak erabiliz egindako esperimentazioaren ondorio. Mailegatutako ametsa (1992) eta Zurrunbiloa (1992) obren gainazal nahasiek —zakarrak, irregularrak, menderakaitzak denak— artistaren obra berantiarrari buruzko galdera existentzialak planteatzen dituzte.