Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia
Xake-mate: dantzariak, xakelariak, karta-jokalariak
Pariserako itzulera
Atalak
Bigarren Mundu Gerra Rio de Janeirotik ikusita
- Izenburua:
- Bigarren Mundu Gerra Rio de Janeirotik ikusita
- Erakusketa:
- Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Iluntasuna | Kolorea | Konposizioa | Sinbologia | Judaismoa | Bigarren Mundu Gerra | Paris | Brasil | Rio de Janeiro | Sufrimendua
- Mugimendu artistikoak:
- Arte informala
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Vieira da Silva, Maria Helena
“Gerra piztu zenean, beldurra eman zigun Frantzian gelditzeak… Izuak hartu ninduen Arpad atxilotu zezaketela pentsatu hutsez”. Vieira da Silvak hitz horiekin adierazi zuen Bigarren Mundu Gerraren hasierak eragin zion ezinegona, Szenes jatorriz judua izateagatik jazarriko ote zuten beldurrez. Bikoteak Parisetik alde egitea eta Lisboan finkatzea erabaki zuen 1939an, pentsaturik Szenes katolizismora bihurtzeak eta Vieira da Silvak 1930ean ezkontzean galdutako portugaldar herritartasuna berreskuratzen saiatzeak babestu egingo zituela. Ez zen halakorik gertatu, ordea, eta 1940ko ekainean Rio de Janeirora ihes egin zuten. Vieira da Silva ez zen erraz egokitu Brasilera, baina bere ibilbideko margolanik txundigarrienetakoak sortzeko aukera eman zion Rio de Janeiroko egonaldiak. Garai ilunen etorrera iragartzen duen Itotakoak (1938) lana eta inauteriak berezko dituen poza eta zalaparta darizkion Rioko inauteria (1944) pieza alde batera utzirik, tragedian murgildutako gizateria bat irudikatu zuen gainerako koadroetan. Europatik iristen zitzaizkion albisteen aurrean emandako erantzun horrek distantzia geografiko handira egon arren artistak berak pairatzen zuen sufrimendua ere jasotzen du. Bizirik, itotzen, negarrez, erasotzen nahiz erasoak pairatzen ageri dira Vieira da Silvaren figurak, bizirik irauteko borrokan, bizirauteak berak gero eta helburu eskuraezinagoa badirudi ere.