Edukira zuzenean joan

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia

Pariserako itzulera

Info gehiago

Kanpoaldeak eta barnealdeak

Info gehiago

Atalak

Hiriak: egiazkoak eta irudimenezkoak

“Hiriko emakumea naiz”, zioen Vieira da Silvak, uste osoz. Eta halaxe zen: Lisboa, Paris edo Rio de Janeirok taxutu zuten artistak hiriaz eta hirian bizitzeaz zuen pertzepzioa. Bigarren Mundu Gerrako hondamenaren ondoren hedatutako berreraikuntzarako premia kolektiboak bultzatuta, beharbada, Vieira da Silvak aztergai artistiko bihurtu zuen “hiria”. Ongi ezagunak zituen zenbait hiri ikertu zituen bere margolanetan, hala nola Paris, baina baita irudimenaren bidez baizik ezagutzen ez zituen hiriak ere. Kolore urdinen zaparrada da nagusi Veneziaren ikuspegi gisa margotu zuen Veneziako jaia (1949) lanean, eta Paris (1951) izenekoan, berriz, elkar gurutzatzen diren lerroak baliatu zituen mugimendu bizia iradokitzeko. Frantziako hiriburuari eskaini zion, halaber, Paris, gauez (1951), Argien Hiriaren gaueko ikuspegia, eta hari erreferentzia egiten dio Gaueko hiria edo Hiriko argiak (1950) obrak ere. Hiri adarkatua (1954) eta Pertsonaiak kalean (1948), aldiz, hiriko eguneroko bizitzari buruzko lanak dira, ez toki jakin bati buruzkoak. Vieira da Silvaren hiriak konkretu bezain irudizkoak dira, Autogiro-hiria (1954) piezan ezin hobeki ikusten denez. Oro har, artistak abstrakziorantz egindako ibilbide aldaketa erakusten du hemen bildutako obra-sorta honek.

BESTE ATALAK

Maria Helena Vieira da Silva: Espazioaren anatomia

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Atala, 2025

Info gehiago

Maria Helena eta Arpad

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Atala, 2025

Info gehiago

Espazioaren anatomia

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Atala, 2025

Info gehiago

 Xake-mate: dantzariak, xakelariak, karta-jokalariak

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Atala, 2025

Info gehiago

Bigarren Mundu Gerra Rio de Janeirotik ikusita

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Atala, 2025

Info gehiago

Pariserako itzulera

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Atala, 2025

Info gehiago

Hiriak: egiazkoak eta irudimenezkoak

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Atala, 2025

Info gehiago

Kanpoaldeak eta barnealdeak

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Atala, 2025

Info gehiago

Zuriaren tonuak

Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia, Atala, 2025

Info gehiago