Edukira zuzenean joan

Lurraren arteak

[3. aretoa]

Info gehiago

[5. aretoa]

Info gehiago

Iruzkinak

[4. aretoa]

Eremu honetan, Hans Haackeren eskultura historiko bizi batzuk ikus daitezke, hala nola 45º-ko inklinazioan hazten ari den indaba-baratze txikia, Hazkunde gidatua (Directed Growth, 1970–72) izenekoa.

Bestalde, pasabideko igarobidean dago kokatuta Haackek 1969an sorturiko Belarra hazten obra. Lanak belarrez ereindako lur-muino bat aurkezten du, belar-zati karratu bat, kirol-estadioetan erabiltzen denaren tankerakoa. Proiektu horiekin, artistak prozesu biziekiko interesa adierazten zuen eskulturaren parte gisa, eta lotura bat ezartzen zuen eskultura-lanaren eta sistema bizien dinamikaren artean. Hans Haackek eskultura bizi ikonikoen bidez adierazten du etengabe aldatzen ari den organismo bizitzat duela artea: prozesua lehenesten du formaren gainetik, eta fenomeno estetiko gisa ikusten du hazkundea. Haackek 1969an pilatu zuen lehenbizikoz metro kubiko bat lur erakusketa-espazio batean, eta zalantzak izan zituen lur hartan ereindako haziak erneko eta haziko ote ziren. Kasu honetan, erakusketak irauten duen aldian ikusi ahal izango dugu prozesuen garapena.

BESTE ATALAK

[1. aretoa]

Lurraren arteak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

[2. aretoa]

Lurraren arteak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

[3. aretoa]

Lurraren arteak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

[4. aretoa]

Lurraren arteak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

[5. aretoa]

Lurraren arteak, Iruzkina, 2025

Info gehiago