hezkuntza-edukia
Artista autodidakta
- Izenburua:
- Artista autodidakta
- Erakusketa:
- Francis Bacon: Picassotik Velázquezera
- Gaiak:
- Giza harremanak | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Europa
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Bacon, Francis | Picasso, Pablo | Velázquez, Diego
Francis Bacon-ek modu berezian heltzen zion pinturak margotzeari: oso gutxitan baliatu zen prestaketa-marrazkiez eta mihise zurian margotzen zuen zuzenean. Ez zuen trebakuntza akademikorik izan eta haren estudioetan baino ez zuen lan egiten, salbuespenak salbuespen.
Baconek inspirazio-iturri izan zituen zenbait artista klasiko eta moderno. Ingurukoek ere eragina izan zuten artistaren lanean; bikotekideek, lagunek eta senideek, modelo lanak egiteaz gain, artistari laguntzen zioten, baita diruz ere. Adibidez, lehenengo erosleetako bat izan zuen lehengusina Diana Watson. 1929an Londresera bizitzera joan zenean Eric Allden ezagutu zuen, lehen bikotekidea, baita haren bildumatzailea ere. 1930ean Roy de Maistre pintore australiarra ezagutu zuen, eta lagun egiteaz gain, Baconen mentore bihurtu zen.
Velázquez-en eta Picasso-ren maisutasunak eragin handia izan zuen Baconen artegintzan. Malagako artistaren erakusketa bat ikusi zuen 1927an Parisen, Galerie Paul Rosenberg-en, eta orduan erabaki zuen artean buru belarri aritzea. Velázquezen Inozentzio X.ena aita santuaren erretratua (1651) lanean oinarritu zen Bacon oihuka ari den aita santuak irudikatzen dituzten mihise ugari egiteko [ikus Estudioa Velázquez-en arabera (Study after Velazquez, 1950) ]. Baconek horrenbeste miresten zuen Velázquez, ezen, 1950eko hamarkadan Erroman izan zenean, ez baitzuen maisu espainiarraren jatorrizko lan hori ikusi izan nahi: bere pinturak maisuaren mihisearekin alderatzeari beldur zion.