Edukira zuzenean joan

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera

hezkuntza-edukia

Giza irudiak

Izenburua:
Giza irudiak
Erakusketa:
Francis Bacon: Picassotik Velázquezera
Gaiak:
Gizakia | Giza gorputza | Artea eta zientzia | Eragin artistikoa | Forma | Kolorea | Mugimendua | Sinbologia | Biluzia
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Surrealismoa
Teknikak:
Olio-pintura
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Bacon, Francis

Bacon-en pintura-estiloa abstrakzioaren eta figurazioaren artekoa da. Hasierako lanen abiapuntu garrantzitsu bat izan zen Surrealismoa eta garai hartako lanetan estilo horren eragina nabarmena da. Gerora, giza irudien mugimendua irudikatzen hasi zenean, Eadweard Muybridge-ren argazkiak, giza gorputza mugimendua erakusten dutenak, berebiziko iturri izan zituen. Antzinako maisuen aztarna ibilbide osoko artelanetan ikus daiteke —esaterako Michelangelo-ren marrazkiena eta haren giza irudiek ezaugarri dituzten “formen handitasuna”rena—.

Baconen giza irudien barruen xehetasunak eta atalen deformazioak arretaz aztertuz gero, ohartuko gara pintura abstraktuaren prozedurak ondo ezagutzen zituela, bai eta kolorea emozioz ematen zuela.

Erradiologia liburu batek (Positioning in Radiography) leku berezia zuen Baconen liburutegi pertsonalean. Bertako irudiek —erradiografiak egiteko orduan gorputzen jarrerak eta erradiografiak eurak—, bai eta ezagutzen zituen pertsonen gorputzen oroitzapenek eta Michelangeloren eta Muybridgen lanek eragin handia izan zuten Baconen giza irudien lanetan.