Edukira zuzenean joan

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera

hezkuntza-edukia

Francis Bacon-en ordenatutako kaosa

Izenburua:
Francis Bacon-en ordenatutako kaosa
Erakusketa:
Francis Bacon: Picassotik Velázquezera
Gaiak:
Artistak | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Espainia | Dublin | Londres
Mugimendu artistikoak:
Espresionismo Abstraktua | Espresionismoa
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Bacon, Francis

Museoak hezkuntza guneak taxutzen ditu erakusketetako artelanak ulertzen laguntzeko. Testuinguru horretan sortu dira Francis Bacon-i (Dublin, 1909–Madril, 1992) eskainitako didaktika osatzen dutenak. Bertan, artista autodidakta gailen horren inguruko datuak eta haren artegintzan eragina izandako artistak eta gaiak jakiteko aukera izango duzu; oso emankorra izan zen, bereziki, oso leku intimo batean, Londresko Reece Mews kaleko 7. zenbakiko estudioan.

Artistaren biografiak, artegintzaren gaineko funtsezko kontzeptuak azaltzen dituzten horma-testuek eta elkarrizketak Baconen artelanaren garrantzia azpimarratzen dute. 201. aretoa estudioari eskaini zaio: deskribatzeaz gain, lehenbiziko aldiz errealitate birtualez birsortu da. Dublinen gorde den moduan erakusten da eta aukera bikaina ematen du Baconek lan egiten zuen giroan murgiltzeko, kaos ordenatu batean, hain zuzen.