Edukira zuzenean joan

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera

hezkuntza-edukia

Sexualitatea

Bacon-ek esaten zuenez, gurasoek etxetik bota zuten 1926an, amaren arropak jantzita harrapatu zutenean. Horren ondoren, amak bidalitako diruari esker, hainbat hiritara joan zen bizitzera, non askatasun handiagoz bere burua adieraz zezakeen: lehenengo Londresera, ondoren Berlinera eta azkenik Parisera joan zen. Borrokan ari ziren gizonen irudiak, gizonen gimnasia gai zuten aldizkarien ebakinak eta antzeko iragarkiak zituen estudioan, 1950eko hamarkadan homosexualitatea irudien bidez adierazten zen modua erakusten dutenak. 1967an gizonen arteko harremanak zati batean despenalizatu baziren ere, luzaroan Bacon legez kanpokoarekin lotzen segitu zuten. Bi gizonen arteko sexualitatea modu agerian islatu zuen lehenengotariko artelan bat dugu Belarretan belaunikatutako gizona (Man Kneeling in Grass, 1952), 205. aretoan.

David Sylvester lagun eta arte-kritikariarekin solasean ari zela, Baconek azaldu zuen maiz irudikatzen zituen ahoak, beharbada, sexualitatea aipatzen zutela, horien jatorrizko abiapuntua Parisen erositako bigarren eskuko ahoko eriei buruzko liburu bat izan arren.