hezkuntza-edukia
7 Reece Mews Kaleko Estudioa
- Izenburua:
- 7 Reece Mews Kaleko Estudioa
- Erakusketa:
- Francis Bacon: Picassotik Velázquezera
- Gaiak:
- Giza harremanak | Adiskidetasuna | Heriotza | Ibilbide artistikoa | Sormena | Lan-prozesua | Erakusketak | Arte-galeriak | Dublin | Londres
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Bacon, Francis
“Hemen baino ezin dezaket margotu, nire estudioan. Beste asko izan ditut, baina hemen aritu naiz ia 30 urtez; niretzat oso egokia da. Ezin dezaket lan egin oso ordenatuta dauden geletan. Erraza zait honelako toki batean margotzea, anabasan. Ez dakit zergatik, baina lagundu egiten dit”.
Francis Bacon 1992an zendu eta gero, Londresko South Kensington auzoko Reece Mews kaleko 7. zenbakiko estudioa, zeinetan 30 urtez baino gehiagoz lan egin zuen, bere horretan gorde zuten 1998 arte. Urte horretan artistaren oinordekoak, John Edwards-ek, estudioan ziren gauza guztiak dohaintzan eman zizkion Dublineko, artistaren jaiotza-hiriko, Hugh Lane Gallery erakusketa-aretoari.
Estudioa zehatz-mehatz birsortu zuten bertan eta Bacon hil zenean moduan gorde dute ordutik: hortxe daude ehunka argazki, dokumentu eta liburu; margotzeko tresna eta material ugari; Baconen artelan batzuk eta beste artista batzuen lanen kopiak, besteak beste, Picasso-renak eta Velázquez-enak. Artistak estudioan pilatzen zituen kultura objektu bitxiak, trasteak eta jantziak, adibidez, margotzeko erabiltzen zituen galtzerdiak. Nahaspila handia zen; artistak berak “kaos ordenatua” deitzen zion estudioari, bai eta pintura lantzeko zuen ikuspegiari ere.
Baconek beste estudio batzuk izan zituen, baina besteetan ez zen Reece Mews kaleko 7. zenbakikoan bezain eroso sentitu.