katalogoa
Kronologia
Fundación Gego
- Izenburua:
- Kronologia
- Egilea:
- Fundación Gego
- Argitalpena:
- Bilbao: Guggenheim Bilbao Museoa, 2023
- Neurriak:
- 21,5 x 26,5 cm
- Orrialdeak:
- 231
- ISBN:
- 978-84-95216-97-7
- Lege gordailua:
- BI 1109-2023
- Erakusketa:
- Gego. Infinitua neurtzen
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artearen historia | Artistak | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Erakusketak | Museoak
- Mugimendu artistikoak:
- Abstrakzio Geometrikoa | Arte Zinetikoa
- Aipatutako artistak:
- Gego,
1912
— Gertrud Louise Goldschmidt (Gego) Hanburgon jaio zen abuztuaren 1ean. Eduard Martin Goldschmidt eta Elisabeth Hanne Adeline Dehnen alaba, zazpi neba-arrebatik seigarrena zen familia judu liberal batean. Bere aita J. Goldschmidt Sohn bankuaren jabea zen, Gegoren birraitonak 1815ean sortua.
“Jatorri judua egitatetzat hartzen zen, baina, aldi berean, erabat identifikatzen ginen Alemaniako gizartearekin, Alemaniako eta Hanburgoko tradizioarekin eta kulturarekin. Ez nintzen inoiz joan sinagoga batera edo komunitate juduaren tenplu batera, eta askoz ere geroago ikasi nuen antisemitismoaren esanahia”1.
ca. 1918
— Gegok Hanburgon hasi zituen ikasketak. Ikastetxe publiko batera joan zen, eta, ondoren, Margarethe Mittell neskentzako eskola pribatura.
1924
— Eskolako ariketa-koadernoetan haurrentzako ipuinak eta poemak transkribatzen eta ilustratzen hasi zen, eta bizitza osoan gorde zituen koaderno haiek.
1928
— Hezkuntza-sistema utzi eta eskolak etxean hartzen hasi zen. Merkataritza Ontzidiko irakasle batek ematen zizkion eskolak.
“Lichtwark eskolan egin nahi nituen azken hiru urteak, non nire ahizpa zaharrena graduatu baitzen, baina ez zegoen tokirik eta uko egin nion 'neskentzako' bakarrik zen eskolara joateari. Horregatik jaso nituen eskolak etxean modu pribatuan astean bost arratsaldetan ia hiru urtez”2.
1932
— Bigarren hezkuntzako titulua atera zuen.
— Technische Hochschule Stuttgarten hasi zen ikasten (gaur egun, Stuttgarteko Unibertsitatea).
— Akuarelaz eta grafitoz egindako paisaiak eta natura hilak erakusten hasi zen Campusean antolatzen ziren ikasleen erakusketetan.
“Laster piztu zitzaizkidan arte plastikoekiko interesa eta dedikazioa eta hasieratik adoretu ninduten. Arkitekturarako joera gero etorri zitzaidan, garai hartan garatzen ari ziren eraikuntza-proiektuen atzean zeuden ideia sozialak bultzatuta”3.
1934
— Delineatzaile-praktikak egin zituen Oskar Bloch arkitektoaren eraikuntza-enpresan eta, ondoren, S. [Semmy] Engel, Bernd Engel, Baubüro eraikuntza-enpresan.
1937
— C. Aug. Meyer pintura dekoratiboko estudioan osatu zituen bere praktikak.
1938
— Paul Bonatz arkitekto eta irakasleak Gegoren tesia zuzendu zuen: Kenten (Ingalaterra) errefuxiatutako alemaniarrentzako hotel baterako maketa arkitektonikoa. Gego ingeniaritza arkitektonikoan lizentziatu zen.
— Antisemitismoaren eta nazionalsozialismoaren presioaren ondorioz, itxi egin behar izan zuten familiaren negozioa, J. Goldschmidt Sohn bankua. Gegoren neba zaharrenak, Martinek, Estatu Batuetara emigratu zuen bere emaztearekin eta semearekin, Ingalaterratik igarota.
— Bonatz arkitektoak Alemaniatik lehenbailehen alde egitea iradoki zion Gegori. Nazioarteko arkitektura-zentroei zuzendutako hainbat gomendio-gutun idatzi zituen Gegorentzat.
— Gego Hanburgora itzuli zen bere gurasoei laguntzera, eta “kristal hautsien gaueko” gertaeren berri izan zuen.
1939
— Gegoren gurasoek Alemaniatik ihes egin zuten eta Ingalaterran aurkitu zuten aldi baterako babesa; bera, bitartean, Hanburgon zegoen bere gauzekin ekipajea egiten.
“Ongintzari eman nizkion nire sofa eta nire logelako aulkitxoa, etxea itxi eta Alster ibaira bota nuen giltza (nire buruari zuzendutako keinu nabarmen batekin). Gero Elba ibaira joan nintzen, eta han Fritz Warburgen etxean egon nintzen, Kösterbergen, joateko ordua iritsi zen arte”4.
— Familiaren lagun baten laguntzari esker, Venezuelara emigratzeko bisa lortu zuen Gegok. Herrialde ingeles-hiztunetara joateko bisak ere eskatu zituen arren, ez zuen bakar bat ere lortu.
— Alemaniatik alde egin eta Ingalaterrara joan zen. Han gurasoekin denbora txiki bat egin ondoren, Blue Star Line etxeko zamaontzi batean itsasoratu zen Caracaserako bidean.
— Bigarren Mundu Gerra hasi zen.
— Caracasera iritsi zenean, gaztelaniaz hitzik ere ez zekiela, Gego bikote alemaniar baten apopilo-etxean bizi izan zen aldi batean, El Conde auzoan.
— Caracaseko hainbat arkitektura- eta hirigintza-estudiotan hasi zen lanean.
— Marrazkiaren bidez esploratu zuen ingurune berria, arkatzez, tintaz eta akuarelaz natura eta arkitektura uztartzen zituzten ikuspegiak eginez.
1940
— Arkitektura-estudio batean lan egin zuen Los Caobos auzo berria diseinatzen Luis Roche hirigilearentzat.
— Ezagun batzuen bidez, Ernst Gunz ezagutu zuen, Hanburgon Gegoren familiaren lagunekin harremanak zituena. Gego eta Gunz urrian ezkondu ziren eta Caracaseko Los Jardines del Valle auzora joan ziren bizitzera.
— Tailerra ireki zuten beren etxean, Fábrica de lámparas y muebles de madera Gunz, Taller Gunz ere deitua. Gegok hainbat artikulu diseinatu zituen tailer hartarako 1944 arte. Denbora horretan, batez ere paisaiak margotzen eta marrazten jarraitu zuen, grafitoz, tintaz eta akuarelaz.
1942
— Semea izan zuen, Tomas Gunz.
1943
— Hainbat arkitektorentzat lan egin zuen, arkitekto autonomo gisa, 1948 arte.
1944
— Alaba izan zuen, Barbara Gunz. Taller Gunz itxi egin zuen seme-alabak hezteko.
1946–47
— Los Angelesera (Kalifornia) joan zen bere seme Tomasekin gurasoak ikustera; haiek iritsi berriak ziren Kaliforniara eta Gegoren ahizpetako batekin bizi ziren. Handik San Frantziskora (Kalifornia) eta Chicagora (Illinois) joan zen beste senitarteko batzuk bisitatzera, eta Oaklanden (Kalifornia) amaitu zuen bere bidaia.
1948
— Estilo neokolonialeko bi etxe diseinatu zituen Los Chorros urbanizazioan, Caracaseko etxalde batean. Haiek izan ziren, hain zuzen ere, eraiki ziren Gegoren plano arkitektoniko bakarrak. Ez zuen gehiago arkitekturan jardun. Bi etxebizitza horietako bat, Quinta El Urape (Ernst Gunzen jabetzakoa), bere bizitetxea izan zen hurrengo hiru urteetan.
1951
— Gego eta Gunz banandu egin ziren. 1953an dibortziatu ziren.
1952
— Gegok Venezuelako nazionalitatea lortu zuen.
— Gerd Leufert ezagutu zuen, diseinatzaile grafikoa, artista eta irakaslea, lituaniar jatorrikoa, eta bere bikotekidea izan zen bere bizitzaren amaierara arte.
1953
— Leufertekin Venezuelako kostaldeko Tarmas herrira joan zen, eta bertan bere praktika artistikoan aritu zen bete-betean. Hainbat baliabiderekin eta teknikarekin esperimentatu zuen, eta paisaia, arkitektura eta figurazioa landu zituen.
1954
— Oso garai oparoa hasi zuen, eta marrazki, akuarela, monotipo eta grabatu ugari sortu zituen, arestian aipatutako motibo horiei eskainiak.
— Bere lana lehen aldiz erakutsi zuen Venezuelan.
TALDEKO ERAKUSKETA:
— Venezuelako Artearen Urteko XV. Erakustazoka Ofiziala, Museo de Bellas Artes de Caracas, martxoaren 7an inauguratua
1955
— Suitzan, Ingalaterran eta Alemanian barrena ibili zen. Leufertekin batera, erakusketa batean parte hartu zuen Munichen, eta bere collageak eta monotipoak aurkeztu zituen bertan.
— Abstrakzioaren bidean murgilduta, Gegok lan ugari egin zituen grafitoz eta tintaz, tenpera eta akuarela erabiliz. Pieza figuratiboak egiten jarraitu zuen 1959ra arte, gutxi gorabehera.
— Lerroarekin esperimentatzen hasi zen, eta horrek garrantzia hartu zuen beste elementu batzuen aurretik, garai hartan paper gainean egin zituen lanetan ikus daitekeenez.
TALDEKO ERAKUSKETAK:
— Venezuelako Artearen Urteko XVI. Erakustazoka Ofiziala, Museo de Bellas Artes de Caracas
— Venezolanische Impressionen 1954, Galerie Wolfgang Gurlitt, Munich
1956
— Tarmasera itzuli zen eta lehen esperimentuak egin zituen hiru dimentsiotan. Lerroa bolumen bihurtu nahian, hainbat paper eta oihal mota mihiztatu zituen kaxa komertzialen estalkien barruan. Lehen lan horiek dagoeneko iragartzen zuten bere azken saila, Ehundurak (Tejeduras, 1988–91).
— Berriro ere Caracasera joan zen bizitzera.
1957
— Alejandro Otero eta Jesús Rafael Soto artistek animatuta, eskulturak egiten hasi zen.
— Bere lehen eskulturak, Bibrazioa beltzean (Vibración en negro), argiaren, mugimenduaren eta espazioaren inguruan egin zituen ikerketak laburbiltzen ditu. Lanak lerro paraleloak ditu, eta lerroen lodiera berdina duen espazioak bereizten ditu. Aldi horretako hiru dimentsioko lan horiek eta beste batzuek bibrazioa lantzen zuten efektu optiko gisa, objektuaren forma geometrikoen eta hurbileko ingurunearen arteko elkarreraginaren bidez aktibatzen dena.
— Gegok paper gainean egiten zituen obretara zabaldu zuen “lerro paraleloen” azterketa.
“Gainazal lauak bolumen bihurtzea. Gainazal lauetatik abiatzea. Paper-saiakerak. Gainazal horiek haien artean distantzia bat duten lerroetan disolbatzea (lerroen lodiera izanik haien arteko distantzia) gardentasuna lortzeko eta espazioa gainazalaren alde banatan integratzeko”5.
TALDEKO ERAKUSKETAK:
— Venezuelako Artearen Urteko XVIII. Erakustazoka Ofiziala, Museo de Bellas Artes de Caracas
— Collages y poemas, Galería Sardio, Caracas
— Arte abstracto en Venezuela, Galería Don Hatch, Caracas, azaroak 2–17. Parte hartu zuten artisten artean Carlos Cruz-Diez, Alejandro Otero eta Jesús Rafael Soto egon ziren.
1958
— Bakarkako lehen erakusketa egin zuen Cruz del Sur liburu-dendan, Caracasen.
— Barraskiloa (Caracol) sortu zuen, Caracaseko kanpoaldean zegoen Quinta El Caracol etxeko horman, kale mailan, txertatutako eskultura txikia. Gegoren kezka artistikoak eta arkitektonikoak lotuz, eskulturaren eta eraikitako ingurunearen arteko harremanari heltzeko saiakera irudikatzen du lan horrek.
— Gego akuarela eta gouache eskolak ematen hasi zen Venezuelako Unibertsitate Zentraleko Arkitektura eta Hirigintza Fakultateko Oinarrizko Arte Ikastaroan, Caracasen.
— Caracaseko Cristóbal Rojas Arte Plastikoen Eskolako Arte Garbiaren Saileko eskultura-ikastaroaren ardura hartu zuen.
BANAKAKO ERAKUSKETA:
— Esculturas y guaches, Librería Cruz del Sur, Caracas, maiatzak 9–24
TALDEKO ERAKUSKETAK:
— Venezuelako Artearen Urteko XIX. Erakustazoka Ofiziala, Museo de Bellas Artes de Caracas
— Peintures, sculptures, céramiques du Vénézuéla, Venezuelako pabilioia, Bruselako Nazioarteko Erakusketa, uztailak 6–irailak 29
1959
— Creole Petroleum Corporation enpresak argitaratutako El Farol kultur aldizkariaren uztail/abuztuko zenbakiaren azala diseinatu zuen. Leufert argitalpenaren arte-zuzendaria izan zen 1957tik 1959ra bitartean; gainerako zuzendarien artean daude Carlos Cruz-Diez eta Nedo Mion Ferrario diseinatzailea.
— Cruz-Diez artistak Movement and Vibration in Space: Sculpture by Gego izeneko film laburra egin zuen Venezuelako Unibertsitate Zentraleko Arkitektura eta Hirigintza Fakultatean. Iowako Unibertsitatean (Iowa City) muntatu film hori.
— Gego Estatu Batuetara joan zen eta han egon zen urtebetez. Leufertekin elkartu zen Iowako Unibertsitatean, hark beka bat lortua baitzuen unibertsitate hartan. Ondoren, Los Angelesera eta New Yorkera joan zen.
— Iowan bizi izan zen bitartean, grabatua eta akuafortea ikasi zituen unibertsitateko arte grafikoen tailerrean, Mauricio Lasanskyk zuzendua. Gero eta monokromoagoak ziren paper gainean egiten zituen lanak.
— Gegok hiru dimentsioko Esfera (Sphere) obra sortu zuen unibertsitateko metalgintza-tailerrean.
TALDEKO ERAKUSKETAK:
— Venezuelako Artearen Urteko XX. Erakustazoka Ofiziala, Museo de Bellas Artes de Caracas
— Pintura y escultura de profesores de la Facultad de Arquitectura, Venezuelako Unibertsitate Zentrala, Caracas, maiatzak 24–abuztuak 5
— Marrazketa eta Grabatuaren I. Erakusketa Nazionala, Arkitektura eta Hirigintza Fakultatea, Venezuelako Unibertsitate Zentrala, Caracas
1960
— Esfera obra da Iowako Unibertsitateko zinemagile esperimental talde batek egindako Metal Alive Sphere: A Sculpture by Gego filmaren protagonista. Unibertsitatean zein New Yorkeko Art Collectors Society elkartean proiektatu zen filma. Eskultura New Yorkeko Museum of Modern Artek erosi zuen.
— Gego New Yorkera joan zen aldi baterako Leufertekin, eta grabatuak eta eskulturak sortu zituen Treitel-Gratz Co., Craftsmen in Metal tailerrean. David Herbert eta Betty Parsons arte-salerosleak ezagutu zituen, eta New Yorkeko beren galerietan erakustera gonbidatu zuten.
— Caracasera itzuli zen, eta han irakasle laguntzaile izendatu zuten Venezuelako Unibertsitate Zentraleko Arkitektura eta Hirigintza Fakultateko Oinarrizko Konposizioko katedran.
— Luisa Palacios artistari (ezizenez, “La Nena”) aholku eman zion Palaciostarrek etxean zuten Otepal lantegian (El Taller izenez ezaguna) arte grafikoen arloan egin zituen lehen esperimentuetan. Leufert, Alejandro Otero, Mercedes Pardo eta Humberto Jaimes Sánchez artistak hantxe biltzen ziren modu informalean, arte grafikoekin esperimentatzeko. Leufertek bere oharrak laga zizkion Tailerrari prestakuntza-gida gisa, eta, Gegorekin batera, artista bisitariei irakatsi zien. Palaciosek Centro de Enseñanza Gráfica (CEGRA) sortu zuen 1975ean, eta Taller de Artistas Gráficos Asociados (TAGA) inauguratu zuen 1980an.
— Une horretatik aurrera, Gegoren hiru dimentsioko lanetan agertzen diren lerro paraleloek plano makurtuak, gainjarriak edo elkar gurutzatuak sortzen dituzte, Zortzi karratu (Ocho cuadrados, 1961) lanean ikus daitekeen bezala.
TALDEKO ERAKUSKETAK:
— Painting and Sculpture Acquisitions 1959, Museum of Modern Art, New York, urtarrilak 30–abenduak 31
— Recent Sculpture, David Herbert Gallery, New York, maiatzak 23– ekainak 18. Alexander Calder, Edgar Negret eta Louise Nevelson artistek hartu zuten parte, besteak beste.
— New Names, Section Eleven, Betty Parsons Gallery, New York, abenduak 20, 1960–urtarrilak 7, 1961. Eugene Leake, Leufert eta Elaine Sturtevant artistek hartu zuten parte, besteak beste.
1961
— Gegok monotipo-sorta handia ekoitzi zuen eta bere lehen artistaliburuak egin zituen. Azken horietan, orrialdeetan egindako ebaki txikien bidez txertatutako hariek osatzen dituzte lerroak.
— Bi marrazkirekin ilustratu zuen Alfredo Chaconen Saloma poema-liburua.
— Bakarkako lehen erakusketa egin zuen Museo de Bellas Artes de Caracasen.
BANAKAKO ERAKUSKETA:
— Dibujos recientes de Gego, Museo de Bellas Artes de Caracas, urtarrila–otsaila
TALDEKO ERAKUSKETAK:
— Gráfica 1: Arte gráfico y publicitario, Museo de Bellas Artes de Caracas, otsailak 1–15
— Marrazketa eta Grabatuaren III. Erakusketa Nazionala, Arkitektura eta Hirigintza Fakultatea, Venezuelako Unibertsitate Zentrala, Caracas
1962
— Banco Industrial de Venezuelarako eskultura (Escultura para el Banco Industrial de Venezuela) egin zuen erakunde horrek Caracasen duen egoitzan jartzeko, eskala handiko obra bat ingurune arkitektoniko batean lehen aldiz integratuz.
— Venezuelako Unibertsitate Zentraleko (Caracas) Oinarrizko Konposizioko Tailerreko zuzendari izendatu zuten.
— Beka bat lortu zuen Europako eta Estatu Batuetako hainbat unibertsitatetan hezkuntza-sistemak eta arkitekturako ikasketa-planak aztertzeko.
— Burdin hariz, altzairuz, burdinaz eta brontzez egindako hiru dimentsioko pieza abstraktuekin esperimentatu zuen, eta lerro irregularreko formak landu zituen. Antzeko ikerketak ageri dira garai horretan paper gainean egin zituen lanetan ere, non Gegok hainbat bitarteko erabili baitzituen —monotipia, akuafortea, akuarela, tinta eta argizari-arkatzak— lerro paraleloen bi dimentsioko irudikapena handitzeko.
TALDEKO ERAKUSKETA:
— Marrazketa eta Grabatuaren IV. Erakusketa Nazionala, Arkitektura eta Hirigintza Fakultatea, Venezuelako Unibertsitate Zentrala, Caracas, abuztuak 11–abenduak 15. Lehen Marrazki Saria jaso zuen Gegok.
1963
— Beka bati esker, Ingalaterrako, Alemaniako, Suitzako eta Estatu Batuetako arkitektura eskolak, unibertsitateak eta institutuak bisitatu zituen Gegok.
— New Yorkeko Fourth Congress of the International Association of Plastic Arts kongresuan izan zen, Venezuelako Hezkuntza Ministerioak gonbidatuta.
— Beka beste hiru hilabete luzatu zioten eta Gegok Kalifornian jarraitu zuen. Berkeleyko unibertsitatea bisitatu zuen eta hango sistema pedagogikoak ikasi zituen.
— New Yorken egon zen bitartean, Brooklyngo Pratt Institute institutuan eman zuen izena, eta grabatuak, akuaforteak eta artista-liburuak egin zituen bertan.
“Azken urte honetan arkitektoen prestakuntzari buruz hainbat erakundetan eta herrialdetan ikusi dudana laburbilduz, ondorioztatu dut estandar gorenetan oinarritu behar dela Venezuelako Unibertsitate Zentraleko irakaskuntza. Herrialdearen egoera sozialak, une honetan, maila kultural handia duten eta beren erantzukizunez jabetuko diren pertsonak eskatzen ditu”6.
— Los Angeleseko Tamarind Lithography Workshop litografia-tailerrera joan zen artista gonbidatu gisa.
— Ordutik aurrera eta 1967ra arte, gutxi gorabehera, egin zuen Gegok bere paper gaineko artelanen corpus artistiko zabalena, tintaz egindako marrazkiak, litografiak, grabatuak, akuaforteak eta urtintak barne.
TALDEKO ERAKUSKETAK:
— 2. Biurteko Erakusketa: Drawings U.S.A. 63, Saint Paul Art Center, Minnesota
— Marrazketa eta Grabatuaren V. Erakusketa Nazionala, Arkitektura eta Hirigintza Fakultatea, Venezuelako Unibertsitate Zentrala, Caracas, urriak10–30
— Grabatuaren Amerikako I. Bienala, Museo de Arte Contemporáneo, Txileko Unibertsitatea, Santiago, azaroak 20–abenduak 21
1964
— Gego Caracasera itzuli zen eta Venezuelako Unibertsitate Zentralean eskolak ematen jarraitu zuen 1966ra arte.
— Irakaskuntzarekiko konpromisoa areagotu zuen eta Caracaseko Instituto de Diseño Fundación Neumann—Ince, sortu berrian sartu zen. Modelatze eta Forma Tridimentsionalen eskolak eman zituen bertan.
— Lo nunca proyectado (Inoiz proiektatu ez dena, 1964) eskuz egindako grabatu-liburua erakutsi zuen, Alfredo Silva Estradaren poemekin, paper gainean egindako beste lan batzuekin batera Museo de Bellas Artes de Caracasen.
— Lerro paraleloen eta irregularren bidez, konposizio abstraktuak eta geometrikoak landu zituen paper gaineko obretan. Tinta, boligrafoa eta grafitoa erabili zituen hainbat dentsitatetako lerroak sortzeko.
BANAKAKO ERAKUSKETAK:
— Líneas y entrelíneas: Grabados y dibujos Gego, 1963, Museo de Bellas Artes de Caracas, otsailak 2–16
— Lo nunca proyectado, Museo de Bellas Artes de Caracas taldeko erakusketak:
— White on White, The Contemporaries, New York, otsailak 9–22
— Print: The Image and the Means, Grunwald Graphic Arts Foundation, ucla Art Gallery, Kaliforniako Unibertsitatea, Los Angeles, urtarrilak 12–otsailak 16
— Grabados en Venezuela, Centro de Bellas Artes, Maracaibo, Venezuela, martxoak 11–azaroak 16
— 100 Contemporary Prints: Pratt Graphic Art Center, Jewish Museum, New York, uztailak 9–irailak 30
1965
— Gego teknika eta material berriak erabiltzen hasi zen bere eskulturan, hala nola burdin haria, malgutasun-maila handiagoa lortzearren.
“Arazo teknikoak saihesteko ahaleginak, nik neuk moldatu ditzakedan materialak erabiliz, artisauen laguntzarik gabe. Behin bakarrik soldatutako burdin haria da erabilitako materiala. Zerrendak eta planoak modulatu nituen. Esperimentuak burdin hariak baliabide mekanikoen bidez soilik erabiliz elkarteko, espiralekin, plastikozko tututxoekin, eta abar”7.
— Hiru dimentsioko pieza txikiagoak eta intimoagoak sartu zituen bere errepertorioan. Obren eskala aldatzen joan zen, eta horrek funtsezko inflexio-puntua iragarri zuen bere karreran.
TALDEKO ERAKUSKETAK:
— The Responsive Eye, Museum of Modern Art, New York, otsailak 25–apirilak 25. Josef Albers, Ellsworth Kelly, Agnes Martin, Julio Le Parc eta Ad Reinhardt artistek hartu zuten parte, besteak beste.
— Grabadores venezolanos, Mendoza aretoa, Fundación Eugenio Mendoza, Caracas, uztailak 18–abuztuak 1
— The Braniff International Airways Collection: 107 South American Artists, Texasko Unibertsitatea, Austin, urriaren 18an inauguratua
1966
— Gego Los Angelesera (Kalifornia) joan zen, Tamarind Lithography Workshop litografia-tailerrera, oraingoan artista beka batekin, eta bertan egin zituen bere litografia eta artista-liburu sail adierazgarrienak.
“Hau da, liburuak egiten ditut, eta liburuak egitean, orrialde bati zein angelutik begiratzen zaion esperimentatzen dut; horregatik egin nahi ditut angelu-efektu hori duten liburuak; horregatik egiten ditut liburu tolestuak, sigi-sagan eta orrialdeak modu jakin batean tolestuta”8.
TALDEKO ERAKUSKETAK:
— Art of Latin America since Independence, Yale University Art Gallery, New Haven, Connecticut, urtarrilak 27–martxoak 13. Ondoren, erakusketa hona joan zen: University of Texas Art Museum, Austin, apirilak 17–maiatzak 15; San Francisco Museum of Art, uztailak 2–abuztuak 7; La Jolla Museum of Art, abuztuak 27–irailak 30; eta Isaac Delgado Museum of Art, New Orleans, urriak 29–azaroak 7
— Movimiento y color, Galería Conkright, Caracas, maiatzak 15–ekainak 12
1967
— Caracasera itzuli zen, eta Oinarrizko Konposizioko eskolak ematen jarraitu zuen Venezuelako Unibertsitate Zentraleko Arkitektura eta Hirigintza Fakultatean. Irailean utzi zuen kargua, baina Instituto de Diseño Fundación Neumann—ince diseinu-eskolan irakasten jarraitu zuen.
— Cedíaz dorrea (Torre Cedíaz) eta Cedíaz murala (Mural Cedíaz) obrak egin zituen Leufertekin elkarlanean. Caracaseko Cedíaz merkataritza zentroaren barnean dauden pieza esanguratsu horiek dira bikoteak sortu zituen lehen proiektu publikoak.
“Orduan, kanporako zerbait egiteko eskatu zidatenean […] elkarrekin egindako ahaleginetik sortu zen obra. Baina horrek ondo funtzionatzen du: batek ideia dauka eta besteak beste ideia bat dauka […], oso, oso emankorra da hori, Gerd [Leufert] diseinatzailea delako eta ni arkitektoa”9.
— Gego Bogotara joan zen bere atzera begirako erakusketan obrak instalatzera, Banco de la Repúblicaren Luis Ángel Arango liburutegian.
— Urte honen eta 1974. urtearen artean, lau alfonbra diseinatu zituen Gegok, ziurrenik enkarguz.
BANAKAKO ERAKUSKETA:
— Gego: Esculturas, 1957–1967, Banco de la Repúblicaren Luis Ángel Arango liburutegia, Bogota, ekainak 8–30. Handik Galería Conkrightera joan zen, Caracasera, eta azaroaren 12an inauguratu zen han.
TALDEKO ERAKUSKETAK:
— Venezuelako Artearen Urteko XXVIII. Erakustazoka Ofiziala, Museo de Bellas Artes de Caracas. Premio de Adquisición saria jaso zuen Gegok.
— Latin-American Art, 1931–1966, Museum of Modern Art, New York, martxoak 17–ekainak 4
— 17 Artistas venezolanas, Unibertsitateko Arte-galeria, Venezuelako Unibertsitate Zentrala, Caracas, maiatzak 10–24
— Grabados, 1967, Mendoza aretoa, Fundación Eugenio Mendoza, Caracas, uztailak 19–abuztuak 6
1968
— Lerroak (Líneas, 1968–70) saila sortzen hasi zen, hiru dimentsioko obra-sorta. Altzairuzko hariak dira, akrilikozko oinarri gardenetatik bertikalki sortzen direnak eta berunezko kontrapisu txikiei esker sostengatzen direnak.
— Geziak (Flechas) obra diseinatu eta egin zuen, Caracaseko Chacaíto merkataritza-guneko arkitekturan integratua dagoen pieza etereoa. “Geziek” Estudio Actual izenekora begiratzen dute, hau da, artelana enkargatu zuen merkataritza-gunean dagoen arte-erakustaretora.
— Eskultura-idulkiak egin zituen Leufertek antolatutako Visibilia erakusketarako. Garai hartan, marrazketa eta diseinu grafikoaren arte-arduraduna zen Leufert Museo de Bellas Artes de Caracasen.
BANAKAKO ERAKUSKETAK:
— Dibujos de Gego, Galería Conkright, Caracas, maiatzak 12–18
— Litografías de Gego, Galería Ud., Bogota, uztailak 3–30
— Sobre papel: Litografías de Gego, Museo de Bellas Artes de Caracas, azaroaren 16an inauguratua
TALDEKO ERAKUSKETAK:
— Tres grabadores: Gego, Chacón, Guevara, Galería XX2, Caracas, martxoaren 19an inauguratua
— Marrazki eta Grabatuen Venezuelako Artearen Urteko XXIX. Erakustazoka Ofiziala, Museo de Bellas Artes de Caracas, apirilaren 21ean inauguratua. Marrazki Sari Nazionala jaso zuen Gegok.
— Sculpture, Murals and Fountains at HemisFair ’68, HemisFair, San Antonio, Texas, ekainak 4–10
— New Dimensions in Lithography: An Exhibition Recently Selected from the Tamarind Lithography Workshop, Fisher and Quinn Galleries, University of Southern California, Los Angeles, azaroak 6–25
— Pintura y grabado hoy en Venezuela, Banco de la Repúblicaren Luis Ángel Arango liburutegia, Bogota, azaroak 19–abenduak 8
1969
— Eskuz marraztutako lerro solteak erabili zituen, bai eta marka diagonal gurutzatuak ere, sare uhindu edo erretikulak sortzeko paper gainean tintaz egindako konposizio abstraktuetan.
— Antzeko printzipioetatik abiatuta, bere Erretikularea (Reticulárea) obraren lehen iterazioa sortu zuen (39–54. or.), altzairuz, burdinaz, brontzez, berunez eta aluminioz egindako hainbat tamainatako triangelu eta karratu multzoekin eraikitako ingurune-instalazio monumentala (Museo de Bellas Artes de Caracas). Metalezko sare malguak bertikalki eta horizontalki esekitzen ziren sabaitik eta hormetatik, espazioa zeharkatzen zuten lerro-multzoak sortuz. Álvaro Sotillok, Gegoren ikasleetako batek, Cobalto taldearekin batera, obraren instalazioa dokumentatu zuen eta elkarrizketarik gabeko film labur bat ekoitzi zuen.
“Lerro gurutzatu paraleloen edo ia paraleloen patroitik ihes egitea. Argi eta garbi bilbatutako lerroekin marrazten hastea sare lauak edo modulatuak osatuz. Lotura-puntuak nabarmentzea. Sare horiei espazioan benetako errealitatea eman ahal izateko modulazioa kontrolatzeko elkargune artikulatu eta guzti, lerroen arteko eremuek triangeluarrak izan behar zuten. ERRETIKULA AREA”10.
— Gego New Yorkera joan zen Erretikularea obraren iterazio berria instalatzera, CIR erretikularea (Reticulárea CIR) izenekoa, Center for Inter-American Relations zentroan (gaur egun, Americas Society) egindako taldeko erakusketa baterako.
— INCE murala (mendebalde hegoalde fatxada) [Mural INCE (fachada oeste sur)] diseinatu eta egin zuen Leufertekin elkarlanean, eta modu independentean diseinatu eta gauzatu zuen INCE murala (iparraldeko fatxada) [Mural INCE (fachada norte)]. Caracaseko Instituto Nacional de Cooperación Educativa (ince) eraikinean integratuak daude bi obra horiek.
— Muino berdea (Loma verde) izeneko alfonbra bat diseinatu zuen bere etxerako. 1963ko marrazki batean oinarritua dago pieza hori.
BANAKAKO ERAKUSKETA:
— Reticulárea, Museo de Bellas Artes de Caracas, ekainak 1–uztailak 1
TALDEKO ERAKUSKETAK:
— El arte cinético y sus orígenes, Ateneo de Caracas, ekaina–uztaila
— Latin America: New Paintings and Sculpture; Juan Downey, Agustín Fernández, Gego, Gabriel Morera, Art Gallery, Center for Inter-American Relations, New York, abenduak 20, 1969–urtarrilak 18, 1970
1970
— Turrustak (Chorros, 1970–74) izeneko sailari ekin zion, aluminiozko hagaxkak eta bestelako material elkartuak metatuta, ur-jauzi bertikaletan lurreraino zintzilikatzen direnak.
“Metalezko hari lodiagoz egindako Turrustak, gehienbat aluminio leunduzkoak, erretikularea lanean bezala eskuz lotuak. Berriro ere, lerro paraleloak, baina oraingoan, lerroen metaketak ez ditu gainazal lauak sortzen eta ez ditu bolumenak mugatzen baizik eta masa sortzen du”11.
BANAKAKO ERAKUSKETAK:
— Obras recientes, Galería Conkright, Caracas
— Gego Drawings, The Graphics Gallery, San Frantzisko, maiatzak 1–17
TALDEKO ERAKUSKETAK:
— Latinoamerikako Grabatuari buruzko San Juango l. Bienala, Instituto de Cultura Puertorriqueña, San Juan, Puerto Rico, urtarrilak 16–martxoak 15
— 41st International Exhibition, Northwest Printmakers, Seattle Art Museum Pavilion, otsailak 20–apirilak 15
1971
— Gego, Leufertekin batera, Penthouse B apartamentura joan zen bizitzera, Loma Verde eraikinean. Residencias Altolar deiturikoaren barruan dago eraikina, Colinas de Bello Monte urbanizazioan, Caracasen, eta Jimmy Alcock arkitektoak eraiki zuen 1965 urtean. Gego bertan bizi izan zen 1994an hil zen arte.
— New Yorkera joan zen, Betty Parsons Galleryko bakarkako erakusketa batean bere Turrustak saileko obrak instalatzera.
— Caracaseko Instituto de Diseño Fundación Neumann—Ince diseinu-eskolan Harreman Espazialen Mintegian aritu zen irakasle lanetan une horretatik 1977ra arte.
— Bost pantaila (Cinco pantallas, 1968–71) eskala handiko obra jarri zuen Instituto Venezolano de Investigaciones Científicas (IVIC) ikerketa-institutuan, Altos de Pipe mendian (Venezuela).
— Erretikularea karratuak (Reticuláreas cuadradas, ca. 1971–77) saila sortu zuen. Hartan, behin eta berriz erabili zituen elkarri lotutako modulu karratuak eta sare metaliko karratuen geruzak, turrustan erortzen direnak eta modu organikoan izurtzen direnak.
BANAKAKO ERAKUSKETA:
— Gego: Sculpture and Drawings, Betty Parsons Gallery, New York, apirilak 13–maiatzak 1
— Gego: Esculturas 1971, Galería Conkright, Caracas
TALDEKO ERAKUSKETA:
— Tamarind: A Renaissance of Lithography; A Loan Exhibition from the Tamarind Lithography Workshop, International Exhibitions Foundation, Redding, Kalifornia; urriaren 17an inauguratua
1972
— Sokak (Aireko ingurune-egiturak) [Cuerdas (Estructuras aéreas ambientales)] diseinatu eta egin zuen; Caracaseko Parque Central delakoaren arkitekturan integratua dago obra.
— Osasun-arazoak zirela eta, Erretikularea lanaren aurkezpena bertan behera utzi behar izan zuen New Yorkeko Everson Museum of Art museoan.
“Ziur nago jabetuko zaretela hiru urte eta gero Erretikularea loti ederra esnatzeak eskulan pertsonal handia ekarriko didala, baina nire egungo egoeran ezin dut lan hori egin. Beraz, eta desilusio handiz, bertan behera utzi beharra daukat erakusketa. Nire lanaren ezaugarri bitxi bat da, ondo dakizuenez, Erretikularea pertsonalki manipulatzen, instalatzen eta erakusten dudala ingurune arkitektoniko bakoitzean”12.
BANAKAKO ERAKUSKETA:
— Estructuras (doble curvatura), Galería Conkright, Caracas
TALDEKO ERAKUSKETAK:
— Venezuelako Arte Plastikoen I. Erakusketa, Museo de Bellas Artes de Caracas, martxoak 19–apirilak 16. Bolsa de Trabajo saria jaso zuen Gegok
— III Exposition Internationale de Dessins Originaux, Moderna Galerija, Rijeka, Yugoslavia, ekainak 30–irailak 30
1973
— Pasealeku proiektua (Proyecto Paseo) diseinatu zuen (azkenean ez zen gauzatu), Caracaseko Paseo Las Mercedes merkataritza-guneko patiorako Erretikularea bat.
“Metalarekin bakarrik eralda dezaket gardena den zerbait, eta horrek barne hartzen du eskultura inguratzen duen espazioa, obran bertan txertatzeko”13.
BANAKAKO ERAKUSKETA:
— Dibujos recientes, Galería Conkright, Caracas
TALDEKO ERAKUSKETAK:
— Las artes plásticas en Venezuela 1973, Museo de Bellas Artes de Caracas; uztailaren 8an inauguratua
— Exposición grupo, Galería Conkright, Caracas — Dibujo, Mendoza aretoa, Fundación Eugenio Mendoza, Caracas, abenduak 16, 1973–urtarrilak 6, 1974
1974
— Enborrak (Troncos, 1974–81) saila egiten hasi zen, hainbat tamainatako egitura zilindriko bertikalak. Sabaitik zintzilik edo oinarri batean bermatuak, burdin hariz eta beste elementu batzuez eginak dira obrak, matrize poligonal batetik abiatuta. Konposizioak elkarri konektatutako erretikularea triangeluarretan oinarritzen dira, eta forma irekiak eta etereoak eratzen dituen metalezko sare organikoa sortzen dute horiek, Enborra 2 zk. (Tronco nº 2, 1975) lanean ikusten den bezala.
— Hodeiak (Ingurune-sarea) [(Nubes (Red ambiental)] diseinatu zuen, eta Caracaseko Pasaje Concordia merkataritza-guneko arkitekturan integratu zuen obra hori.
— Erretikularea 1974 (Reticulárea 1974) Museo de Bellas Artes de Caracasera eraman zuten, epe luzerako mailegu gisa, eta areto batean jarri zuten beste pieza batzuekin batera. Hurrengo bi urteetan taldeko hiru erakusketatan egon zen ikusgai obra hori.
“Materialak balio egin behar du nire helbururako. Burdin hariaren forma naturala da bilatzen dudanetik gertuen dagoena: lerroak espazioan. Burdin hari kromatua, altzairu herdoilgaitzezko haria, aluminiozko haria, horiek ia ez dira ‘higatzen’. Ematen didaten espazioak bakarrik mugatzen du nire obraren eskala” 14.
1975
— Erretikularea (Reticulárea, 1974) Museo de Bellas Artes de Caracas museoko taldeko erakusketa batean jarri zen, Relaciones y contrastes en la pintura venezolana izenekoan.
— Gego Lausanara (Suitza) joan zen Tapizgintzaren Nazioarteko 7. Bienalean parte hartzeko, eta Erretikularea (Reticulárea, 1975) obra erakutsi zuen han.
BANAKAKO ERAKUSKETA:
— Gego: Dibujos para proyectos, Instituto de Diseño Fundación Neumann—Ince, Caracas, maiatzak 6–20
TALDEKO ERAKUSKETAK:
— Relaciones y contrastes en la pintura venezolana, Museo de Bellas Artes de Caracas; martxoaren 1ean inauguratua
— Tapizgintzaren Nazioarteko 7. Bienala, Musée cantonal des Beaux-Arts, Lausanne, ekainak 1–irailak 28
— Gego, Otero y Negret, Galería Adler Castillo, Caracas; azaroaren 1ean inauguratua
— Dibujos y acuarelas, Mendoza aretoa, Fundación Eugenio Mendoza, Caracas, azaroak 30–abenduak 21
1976
— Bere sailik handiena hasi zuen Gegok: Paperik gabeko marrazkiak (Dibujos sin papel, 1976–88). Erretikula modukoak diren hiru dimentsioko egitura horiek burdin hariz, txatarra birziklatuz eta bestelako materialez egindako lerroak eta gutxieneko elementu formalak dituzte. Hormatik oso gertu jarrita, lerroen antolaketa eskultoriko horiek espazioa modulatzeko aukera amaigabeak eskaintzen zizkioten Gegori. Batzuek, Paperik gabeko marrazkia 76/4 (Dibujo sin papel 76/4, 1976) lanak adibidez, kanporantz proiektatzen diren planoen sekuentziak aurkezten dituzte, liburu ireki bat bezala; beste batzuek, berriz, Paperik gabeko marrazkia 76/6 (Dibujo sin papel 76/6, 1976) lanak, besteak beste, lerro horizontal edo bertikal sinpleak edo lerro gurutzatuak dituzte. Hurrengo hamabi urteetan, Paperik gabeko marrazkiak saileko lanek artistaren jardunaren zati handi bat hartu zuten, eta bere paper gaineko ekoizpena nabarmen gutxitu zen.
“Paperik eta, horrenbestez, markorik gabeko marrazkiek hartu diete lekua paper gaineko marrazkiei”15.
— Gego Esferak (Esferas, 1976–77) sortzen hasi zen: burdin hariz eta bestelako materialez egindako egitura zirkular zintzilikariz osatutako saila. Konposizioz, triangelu formako erretikulareetan oinarrituta daude pieza horiek, eta agerian uzten dute artistak geometriaren inguruan egiten zuen etengabeko ikerketa.
— Instituto de Diseño Fundación Neumann—ince diseinu-eskolak Gegoren Espacio, volumen, organización (Espazioa, bolumena, antolaketa) liburua eman zuen argitara. Bere bi ikaslek, Leonel Verak eta Pedro Mancillak, diseinatu zuten argitalpen horrek Gegoren Harreman Espazialen Mintegian kodifikatutako ikasketa-planak biltzen ditu.
— Gegok Erretikularea 1974 (Reticulárea 1974) aurkeztu zuen Museo de Bellas Artes de Caracasen (mba) egindako bi talde-erakusketatan. Urte amaieran, museoak Premio de Adquisición delakoa eman zion Gegori Erretikularea lanagatik, eta erakundearen bilduma osatzera pasa zen formalki. Erretikularea 1974, berriz, Galería de Arte Nacionalen (GAN) bildumara pasa zen. (Venezuelako arteari eskainitako museo berri bat —GAN— planifikatzen ari zirenez, MBAren bilduma entziklopedikoa bi erakundetan bereizi zuten 1976. urtearen amaieran. Berrikuspen horren ondorioz, MBAren bilduman zeuden Venezuelako artisten artelan moderno eta garaikide guztiak GANera pasa ziren zuzenean).
— Gegok Andrés Bello Ordena jaso zuen, Venezuelako Estatuak ematen duen domina.
TALDEKO ERAKUSKETAK:
— 75 Artistas: Colección Estuardo Maldonado, Museo del Banco Central del Ecuador, Quito; irailean inauguratua
— Inauguración nueva sala del Museo de Bellas Artes, Museo de Bellas Artes de Caracas, 1976 (Erretikularea 1974 barne)
— Las artes plásticas de Venezuela, Museo de Bellas Artes de Caracas, urriak 10–azaroak 21 (Erretikularea 1974 barne)
1977
— Museo batean egindako lehen atzera begirako erakusketa handia Museo de Arte Moderno de Caracasen. Hartan aurkeztu zituen estreinakoz bere Paperik gabeko marrazkiak. Erakundeak artistaren lanaren lehen monografia argitaratu zuen, Hanni Ossott kritikariaren eskutik, eta Gegoren ikasle ohi Álvaro Sotillok diseinatua. Sonia Sanoja dantzariak Koreogegoak (Coreogegos) izeneko inprobisazio mugimendua koreografiatu zuen, non Turrusta (Chorro, 1974) baten lerroekin elkarreragiten duen, Gegoren beste pieza batzuen artean, horrela une batez obra eraldatuz.
— Juan Downey artistak elkarrizketa bat filmatu zuen Gegorekin Retratos telebista-saiorako.
— Gegok areto batean instalatu zuen Erretikularea erosi berria, beste obra batzuekin batera, Galería de Arte Nacional de Caracasen, eta Erretikularea 1977 (Reticulárea 1977) izenburua jarri zion. Taldeko bi erakusketatan agertu zen obra hori, 1977an eta 1979an.
— Gegok Instituto de Diseño Fundación Neumann—Ince diseinu eskola utzi zuen, baita irakaskuntza ere, bere praktika artistikoan erabat murgiltzeko.
“Niretzat, institutuan emandako azken urteak izan ziren bizigarrienak, oso mintegi zurrunak, oso teknikoak egin nituen garaia. Izan ere, edozein arte-kritikatik haratago zihoazen […] arrazoiketa hutsa ziren. Ez zegoen politik edo ez politik, zuzena eta ez zuzena baizik. Oso mintegi txikiak ziren, benetako interesa zutenentzat bereziki eginak. Hori izan zen niretzat bizigarriena, ez baitzegoen ideologiarik: figuratiboa, abstraktua, konposizioa, ezereza…”16.
BANAKAKO ERAKUSKETA:
— Gego, Museo de Arte Contemporáneo de Caracas, irailak 23–urriak 23 taldeko erakusketak:
— Expo-Gráfica Venezolana, Galleria Marconi VI, Erroma
— Arte contemporáneo venezolano, Galería de Arte Nacional, Caracas; martxoaren 1ean inauguratua (Erretikularea 1977 barne)
— Arte actual de Iberoamérica, Centro Cultural de la Villa de Madrid, maiatzak 15–irailak 15
1978
— Carlos Cruz-Diez, Mercedes Pardo, Jesús Rafael Soto eta beste artista batzuekin batera, Gegok zeta gaineko serigrafia batzuk egin zituen Cobalto tailerrean. Tailer hark Caracas eta Los Teques (Venezuela) hirietan zituen egoitzak, eta Manuel Espinozak, Gegok, Leufertek, Alejandro Oterok eta Mercedes Pardok sortu zuten 1976an.
— Gegok hainbat Paperik gabeko marrazki egin zituen, nabarmen txikiagoak, sare industrial galbanizatuz, hala nola Paperik gabeko marrazkia 78/14 (Dibujo sin papel 78/14, 1978), non erretikula moztua dagoen hainbat dentsitatetako lerroak diruditen markak sortzeko.
TALDEKO ERAKUSKETAK:
— Jornadas de Venezuela en París, UNESCO-CONAC, Paris, otsaila–martxoa
— La escultura contemporánea en Venezuela, Galería de Arte Nacional, Caracas, ekainak 1–uztailak 31
— La mano, la seda, el color: Estampas sobre seda de nueve artistas venezolanos, Taller Cobalto, Museo de Arte Contemporáneo de Caracas; ekainaren 10ean inauguratua
1979
— Bere karrera aintzatesteko, Venezuelako Estatuak Venezuelako Arte Plastikoen Sari Nazionala eman zion Gegori.
— Burdin haria eta altzairuzko edo burdinazko hagaxkak erabiliz, Paperik gabeko marrazki ugari egin zituen Gegok, marko huts gisa sortuak, Paperik gabeko marrazkia 79/6 (Dibujo sin papel 79/6, 1979), besteak beste. Forma karratu edo angeluzuzenekoa, konfigurazio geometriko linealak bikoiztu edo hirukoiztu egin ziren haien forma-eraikuntza nabarmentzeko.
— Espacio, volumen, organización 2 (Espazioa, bolumena, antolaketa 2) argitalpenerako hitzaurrea idatzi zuen Gegok, Ruth Auerbach, Pedro Mancilla eta Leonel Vera bere ikasleen argitalpena.
— Caracaseko Arte Galeria Nazionalean Erretikularea (Reticulárea) lanari espazio berri esklusiboa eskaintzeko ideia planteatu zuen.
TALDEKO ERAKUSKETAK:
— Gráfica venezolana, Museo de Bellas Artes de Caracasek antolatua eta hiriburuko Galería de Arte Nacionalen aurkeztua, apirila–maiatza
— Arte constructivo venezolano 1945–1965: Génesis y desarrollo, Galería de Arte Nacional, Caracas, abenduak 9, 1979–abenduak 9, 1980 (Erretikularea 1977 barne)
1980
— Caracaseko Galería de Arte Nacionalen Erretikularea lanaren instalazio iraunkorra irudikatzeko asmotan, Gegok erretikularea motiboak margotu zituen akuarelaz paper gainean. Konposizio abstraktu eta geometriko horiek forma triangeluarretan oinarritzen dira. Gegok paper gaineko lan horien sorta bat jarri zuen erakusgai Galería de Arte Nacionalen 1982an.
“Kontua ez da erretikulareak marraztea, ez eta eskulturan hiru dimentsiotan garatutakoa bi dimentsiotara eramatea ere. Helburua, berez, elementu berberekin lan egitea da: espazioa, hutsunea, lerroa”17.
— Iraunkorra izan bide zen Gego aretoaren instalazio-lanak hasi ziren Galería de Arte Nacionalen.
— Luisa Palaciosekin (“La Nena”) batera, Gegok Taller de Artistas Gráficos Asociados (taga) fundatu zuen modu ofizialean; 1976an hasi zuen proiektu hura Carlos Cruz-Diez, Leufert, Alejandro Otero, Álvaro Sotillo eta Jesús Rafael Sotorekin batera.
BANAKAKO ERAKUSKETA:
— Variaciones sobre reticuláreas—En homenaje a Gego, Cadafe aretoa, Museo de Arte Contemporáneo de Caracas; maiatzaren 7an inauguratua
1981
— Caracaseko Galería de Arte Nacionaleko Gego aretoa ireki zuten. Gegok gune horretarako birdiseinatu zuen Erretikularea 1981 (Reticulárea 1981) modu iraunkorrean egon zen ikusgai bertan 1994 arte.
1982
— Gego Frankfurtera joan zen Alte Oper kontzertu-aretoan antolatutako Spielraum-Raumspiele erakusketan parte hartzeko, eta Alte Oper erretikularea (Reticulárea Alte Oper, 1982) lana jarri zuen ikusgai hango Liszt aretoan. Erakusketa abian egon zen bitartean, egunean bitan interpretatzen zuten John Cageren Roaratorio: an Irish Circus on Finnegans Wake (1979).
BANAKAKO ERAKUSKETA:
— Acuarelas de Gego, Galería de Arte Nacional, Caracas, uztailak 4– abuztuak 8
TALDEKO ERAKUSKETAK:
— Spielraum-Raumspiele, Alte Oper, Frankfurt, abuztuak 28–urriak 10
— TAGA: Taller de Artistas Gráficos Asociados, Venezuelako Enbaxada, Paris, urriak 26–abenduak 15
1983
— Gegok Lau aldekoak (Cuadriláteros) obra diseinatu zuen Caracaseko Metrorako, eta La Hoyada geltokiko arkitekturan integratuta instalatu zuen.
— Paperik gabeko marrazkietan aldaketak sartu zituen, Paperik gabeko marrazkia 83/22 (Dibujo sin papel 83/22, 1983) bezalako obretan ikus daitekeen bezala: egitura zirkularrak txertatu zituen. Hariz, burdin hariz eta beste pieza batzuetatik birziklatutako materialez osatutako lerro-sarez betea dago forma biribildu horien barnealdea.
TALDEKO ERAKUSKETA:
— Cuatro décadas de pintura y escultura de América en colecciones venezolanas: 1940–1980, Museo de Arte La Rinconada, Caracas, 1983ko azaroa–1984ko urtarrila
1984
— Urte honetatik aurrera, Gegoren Paperik gabeko marrazkiek forma heterogeneoak hartu zituzten, eta hainbat aldaera izan zituzten egiturari eta materialari dagokienez. Artistak, konfigurazio berriak lortze aldera, baztertutako materialak erabili zituen, edo aurreko lanen hondarrak, hala nola Paperik gabeko marrazkia 86/13 (Dibujo sin papel 86/13, 1986) lanean.
— Paperik gabeko marrazkien sorta bat erakutsi zuen Museo de Bellas Artes de Caracasen, sail horri eskainitako erakusketa bakarrean.
“Paperik ez arkatzik gabe marrazten dut espazioan, zuzenean marrazten dut lerroa marrazkiaren markoaren barruan”18.
BANAKAKO ERAKUSKETA:
— Gego: Dibujos sin papel, Museo de Bellas Artes de Caracas; ekainaren 24an inauguratua
TALDEKO ERAKUSKETA:
— Eskulturaren II. Bienala, Museo de Arte Contemporáneo Francisco Narváez, Porlamar, Venezuela; abenduaren 2an inauguratu zen
1985
— Gegok desitxuratutako edo apurtutako erretikulak irudikatu zituen bere Paperik gabeko marrazkiak lanetan, etendako edo amaitu gabeko patroi linealdun konposizio geometrikoen bidez.
— Caracasen antolatutako Ingeniaritza, Arkitektura eta Kideko Lanbideei buruzko Venezuelako XI. Kongresuan egindako erakusketa batean parte hartu zuen.
BANAKAKO ERAKUSKETA:
— Gego Dibujos, Museo de Barquisimeto, Barquisimeto, Venezuela, uztailak 4–irailak 1
TALDEKO ERAKUSKETAK:
— Arte en metal, Galería Arte Hoy, Caracas; abuztuan inauguratua
— Encuentro nacional de escultores, Fundarte, Caracas, urriak 13–abenduak 24
1986
TALDEKO ERAKUSKETAK
— Integración, el espacio, el plano, Galería Los Espacios Cálidos, Ateneo de Caracas; urriaren 5ean inauguratua
— Panorama del arte venezolano contemporáneo, Galería Rolando Rugeles—menerap, Caracas, azaroak 21–24
1987
— Azkeneko Paperik gabeko marrazkiak lanetan, Gegok eskala txikiagorantz jo zuen eta uko egin zion edozein motatako markoak erabiltzeari. Haien ordez, sare industriala baliatu zuen azalera organiko malgu eta izurtuak osatzeko, oihalekin edo ehunekin lan egingo balu bezala; horren erakusle da Paperik gabeko marrazkia 87/20 (Dibujo sin papel 87/20, 1987).
— Hiru dimentsioko obra txikiz osatutako bi sail egiten hasi zen: Zomorroak (Bichos, ca. 1987–91) eta Zomorrotxoak (Bichitos, 1987–89). Berrerabilitako materialak eta aurreko obretatik baztertutako elementuak erabili zituen elkarrekin lotura duten bi sailok egiteko. Horiek izan ziren Gegok sortu zituen hiru dimentsioko azken piezak.
TALDEKO ERAKUSKETAK:
— Lecturas del Arte Nacional: Estampas a partir de la colección de la GAN, Galería de Arte Nacional, Caracas, otsailak 2, 1987– abenduak 31, 1988
— Esculturas en la colección permanente del MACC, Museo de Arte Contemporáneo de Caracas; uztailaren 12an inauguratua
1988
— Gegoren azken Paperik gabeko marrazkiak geometria eszentrikoa duten konposizio txikiak dira. Burdin haria eta hainbat tamaina eta koloretako haria erabili zuen horietan, askotan hainbat geruzatan jarrita, lodiera handiagoa lortzeko. Horiekin, lerro sigi-sagatsu edo zirpilduz osatutako formak sortzen zituen artistak, Paperik gabeko marrazkia 88/35 (Dibujo sin papel 88/35, 1988) lanean ikus daitekeen bezala.
— Ehundurak (Tejeduras, 1988–91) saila sortzen hasi zen, hau da, paper gainean egin zuen azken saila. Argazkietatik, aldizkarietako irudietatik eta zigarro-paketeetatik ateratako paper zerrenda txirikordatuz egindako konposizio horiek kartoizko edo poliestirenozko euskarri bati itsatsiak daude.
BANAKAKO ERAKUSKETA:
— Gego, obras recientes, Galería Sotavento, Caracas, martxoak 13– apirilak 17
TALDEKO ERAKUSKETAK:
— Arte de América: Selección de obras de la colección, Museo de Bellas Artes de Caracas, otsailak 21–apirilak 24
— La imaginación de la transparencia, Museo de Bellas Artes de Caracas; urriaren 9an inauguratua
— The Latin American Spirit: Art and Artists in the United States, 1920–1970, Bronx Museum of the Arts, New York, irailak 29, 1988– urtarrilak 29, 1989. Erakusketa beste toki batzuetan egon zen ikusgai gero: El Paso Museum of Art, otsailak 27–apirilak 23, 1989; San Diego Museum of Art, maiatzak 22–uztailak 16, 1989; Instituto de Cultura Puertorriqueña, San Juan, Puerto Rico, abuztuak 14–urriak 8, 1989; eta Center for the Arts, Vero Beach, Florida, urtarrilak 28, 1990–martxoak 31, 1991
1989
— Gegok barne-espazio bat diseinatu zuen Caracaseko Cerro Verde barrutian dagoen Mitzal izeneko etxerako.
TALDEKO ERAKUSKETA:
— Arte para un cincuentenario, Museo de Bellas Artes de Caracas, otsailak 19–martxoak 26
1990-91
— Ehunduruak sortzen jarraitu zuen: kolorez eta testuraz osatutako konposizioak eratu zituen zerrenda elkargurutzatuetatik abiatuta
—Ehundura 90/33 A (Tejedura 90/33 A, 1990) lanean ikus daitekeen bezala— eta aurpegiak, figurak eta gune arkitektonikoen zatiak ere aurkeztu zituen —Ehundura 90/51 (Tejedura 90/51, 1990) piezak agerian uzten duenez—. Beste batzuetan, tinta zein kiribildutako paper-zerrenda elkargurutzatuak erabili zituen, esaterako Titulurik gabea (ca. 1991) obran.
BANAKAKO ERAKUSKETA:
— Gego, obras recientes, Galería Sotavento; urriaren 7an inauguratua
1992
TALDEKO ERAKUSKETA:
— Artistas latinoamericanos del siglo XX, Plaza de Armas, Sevilla, abuztuak 11–urriak 12
1993
TALDEKO ERAKUSKETAK:
— Lateinamerikanische Kunst, Museum Ludwig, Kolonia, otsailak 8–apirilak 25
— Venezuela es así, La Casa de América, Madril; irailaren 22an inauguratua
1994
— Gego irailaren 17an hil zen 82 urte zituela.
— Museo de Arte Contemporáneo de Caracas Sofía Imber museoak Gego: Una mirada a su obra erakusketa antolatu zuen artistaren omenez.
— Gegoren seme-alabek (Tomás eta Barbara), familiarekin batera, Gego Fundazioa sortu zuten artistaren ondarea zaintzeko eta zabaltzeko. Artistaren obra guztia —edozein generotan egina eta bilduma publiko zein pribatuetan gordea— goitik behera katalogatzeko eta haren erregistroa gordetzeko lanak hasi zituzten.
Irakurlearentzako oharra:
Kronologia honek Gego Fundazioak bildu eta berretsitako bakarkako eta taldeko erakusketa sorta hartzen du barne. Adierazitako erakusketa-datak duela gutxi egindako ikerketei esker lortutakoak dira.
Gegoren 1–11 eta 14–16 aipuak hemendik hartuta daude: Sabiduras y otros textos de Gego / Sabiduras and Other Texts by Gego, María Elena Huizi eta Josefina Manrique (ed.) (Houston: International Center for the Arts of the Americas / Museum of Fine Arts, Houston; Caracas: Fundación Gego, 2005). Argitalpen horretatik hartutako aipuak honakoak dira: 1–3 eta 4: “Testimonial 13: Distinguida Sra. Goldschmidt—Honorable Prof. Trapp” (1989), Ana María Fernández eta Verónica Jaffé (itzul.), jatorrizkoa alemanieraz; 5, 7, 10, 11, 15: “Testimonial 1: Planteamiento de problemas e intereses perseguidos” (ca. 1977), jatorrizkoa gaztelaniaz; 6: Óscar Gonzálezi igorritako gutuna, “Testimonial 10: Querido Óscar” (1964) izenburuaz argitaratua, jatorrizkoa gaztelaniaz; 8: “Testimonial 4: Ustedes me invitaron” (1966); 9: José Antonio Pantini egindako elkarrizketa, “Testimonial 9: Puro hecho” (1981) izenburuaz argitaratua, jatorrizkoa gaztelaniaz; 14: “Testimonial 5: Declaración” (1970), aipua Sabiduras argitalpenean kaleratu zen (letra larriz idatzita); 16: José Antonio Pantini egindako elkarrizketa, “Testimonial 8: A veces es una ventaja” izenburuaz argitaratua (1981eko apirila), jatorrizkoa gaztelaniaz. Gegoren 12, 13, 17 eta 18 aipuak honako iturrietatik datoz: 12: James Harithasi igorritako gutuna (uztailak 21, 1972), Archivo Fundación Gego. ICAA 1148350 erregistro-zk., hemen argitaratua: María Elena Huizi eta Ester Crespin (antolatzaileak), Untangling the Web: Gego’s Reticulárea; An Anthology of Critical Response / Desenredando la red: La Reticulárea de Gego; Una antología de respuestas críticas, Mari Carmen Ramírez eta Melina Kervandjian (ed.) (Houston: International Center for the Arts of the Americas / Museum of Fine Arts, Houston; Caracas: Fundación Gego, 2013); 13, 17, 18: Josefina Manrique, “Line on Paper and without Paper: Chronology”, Patricia Haynes (itzul.), hemen: Mari Carmen Ramírez, Gego: Entre la transparencia y lo invisible / Gego: Between Transparency and the Invisible, erak. kat. (Houston: International Center for the Arts of the Americas / Museum of Fine Arts, Houston; Buenos Aires; Fundación Eduardo F. Constantini, 2006).
[Itzultzailea: Bakun eta Guggenheim Bilbao Museoa]