hezkuntza-edukia
Artearen substratua
- Izenburua:
- Artearen substratua
- Erakusketa:
- Lurraren arteak
- Gaiak:
- Lan-prozesua | Erakusketak | Guggenheim Bilbao Museoa | Ingurunea eta natura | Jasangarritasuna | Landareak | Euskal Herria
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
Oraingo honetan, Didaktikak Lurraren arteak erakusketaren funtsezko zenbait ideia jorratzen ditu batetik; eta, bestetik, ezagutzera ematen ditu duela hamarkada bat baino gehiagoz geroztik Guggenheim Bilbao Museoak bere Ingurumen Jasangarritasunerako Ekintza Planaren esparruan garatzen dituen ekintza estrategikoetako batzuk. Plan horrek 2030erako karbono-aztarna neutroa lortzea du helburu. Hainbat lurralde eta testuingurutako artisten obren bitartez, materia bizia, sentikorra eta emankorra den lurrarekin dugun loturari buruz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu Didaktikak. Erakusketako artelanetako askok nabarmendu egiten dute espezieen arteko —gizaki eta izaki arteko— lotura sinbiotikoek zer-nolako garrantzia duten biziraupen kolektiborako funtsezkoa den biodibertsitatea babesteko. Lan horietako batzuek antzinako jardunbideak eta belaunaldiz belaunaldi transmititutako jakintzak nabarmentzen dituzte; beste batzuek parte-hartzea sustatzen dute (natura bera izanik topaketak bideratzen dituen bitartekaria); eta badira sendatzean, biziberritzean eta sorkuntza zirkularrean oinarritutako prozesuak ezagutarazten dituzten piezak ere.