hezkuntza-edukia
Ekosistema sendatzea
- Izenburua:
- Ekosistema sendatzea
- Erakusketa:
- Lurraren arteak
- Gaiak:
- Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Hondakinak | Ingurunea eta natura | Ekologia | Jasangarritasuna | Kutsadura | Landareak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Aipatutako artistak:
- Chin, Mel
Eskultura bizidun batek sendatu al dezake gizakiak ingurumenari eragindako kaltea?
Mel Chin (1951) estatubatuarrak artelan kontzeptual gisa sortu zuen Biziberritze-eremua (1991), eta landareen bidez lurra sendatzeko esperimentu zientifiko gisa egikaritu zuen. St. Paul hiriko (Minnesota) Pig’s Eye zabortegiaren ondoan kokatuta dagoen lursail bat aukeratu zuen esperimentua egiteko. Zabortegiko hondakin-uren eta han erretako zaborraren ondorioz lursail hura kadmioz, zinkez eta nikelez kutsatuta zegoen, eta Chinek, metal astunak xurgatzeko gaitasuna duen Thlaspi landare-barietatea baliatuz, hango substratua biziberritu zuen. Landare hipermetatzaileek metal astunak hartzen dituzte sustraien bidez, eta hostoetara eramaten dituzte. Ondoren, landarea erraustuz gero, metal horiek berreskuratu eta berrerabili egin daitezke.