Edukira zuzenean joan

Lurraren arteak

hezkuntza-edukia

Dibertsitatearen enblemak

Asunción Molinos Gordo (1979) artista espainiarraren Mila-esne (2024) obrak, zalantzan jartzen du purutasun genetiko eta kulturalaren nozioa gaur egun nekazaritza-hondakintzat hartzen den artilearen bitartez. Mila-esne izenburuak buelta ematen dio ardi-mestizajeak “odol garbiaren” idealaren aldean duen konnotazio negatiboari.

Ardi merinoen artilea, beste arraza batzuena baino maila handiagokotzat hartua, milaka urtetako etxekotzearen eta Afrikako eta Espainiako arrazak gurutzatu izanaren emaitza da. Gurutzaketa horren bidez, gero eta artile zuriagoa lortu zen: “Espainiako urre zuria”. Mila-esne obran, Molinos Gordok espainiar estatuan dauden ardi-arraza guztien artileak erabili ditu, eta haien eboluzioan funtsezkoa izan den dibertsitate genetikoaren aberastasuna aldarrikatzen du horrela.

Artistak, gainera, ardiak paisajistatzat hartzea proposatzen du: bazkatzean, lurraldearen fisionomia aldatzen dute, haziak eta polena garraiatzen dituzte artilean, eta, beraz, biodibertsitate eragile gisa dihardute. Obrak, nolanahi ere, dibertsitateak kulturan zein naturan duen balioari buruzko gogoeta egiten du.