hezkuntza-edukia
Ekosistemara itzultzen diren obrak
- Izenburua:
- Ekosistemara itzultzen diren obrak
- Erakusketa:
- Lurraren arteak
- Gaiak:
- Sinbologia | Erakusketak | Guggenheim Bilbao Museoa | Ingurunea eta natura | Ekologia | Jasangarritasuna | Landareak | Euskal Herria
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Aipatutako artistak:
- Haacke, Hans
Zirkulartasuna erakusketarako hautatutako obra askoren planteamenduan bertan txertatuta dago. Obra horiek garatuz eta eraldatuz joango dira erakusketak dirauen bitartean. 1960ko hamarkadaren amaieran eta 1970ekoaren hasieran, Hans Haacke (1936) artistak Belar-kuboa, Belarra hazten eta Hazkunde gidatua obrak sortu zituen, erakustareto artifizialaren barruan bir-sortutako artelan kontzeptual bizi eta berriztagarri gisa sortu ere: haziz betetako lur-muino bat, adibidez, edo lekak landatuta dituen sail bat (haziak Museoan bertan ernamuindu eta kimu berdeak eman ondoren, landareak zimeldu egingo dira beren bizi-zikloa osatu arte). Erakusketa amaitzean, obra bakoitzaren osagaiak konpostatu egingo dira. Sorkuntza-lan zirkular horiek aurrerago egiten diren bestelako erakusketetan baino ezingo dira hezurmamitu; testuinguru berri batean bir-sortuta, alegia.