Edukira zuzenean joan

Bonnard, Pierre

Fontenay-aux-Roses (Frantzia), 1867 | Le Cannet (Frantzia), 1947

Bonnard, Pierre

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Pierre Bonnard-ek arte ikasketak egin zituen Parisen, Académie Julianeko Arte Ederren Eskolan eta, bitartean, zuzenbide lizentziatura ere ikasi zuen. 1888an, nabien taldea sortu zuen beste artista batzuekin batera, adibidez, Maurice Denis, Paul Ranson, eta Paul Sérusier. Paul Gauguinen sinbolismoaren oso eraginpean, egile horiek kolore biziko azalera lauen zaleak ziren, baita motibo dinamiko eta lerro murritzena ere. Nabien taldeko bere lagunak bezala, Bonnard grabatzaile trebea zen, eta industria horren garapenean lagundu zuen 1890eko hamarkadan, kartelak diseinatuz, liburuetarako ilustrazioak sortuz eta, maiztasunez, La Revue blanche abangoardiako aldizkarirako litografiak eginez. Bonnard diziplinarteko kausa askorekin konprometitu zen, baita décorationeko nabien funtsezko helburua bete ere: arte ederrak eta artistautza bateratzea.

Bonnarden irudi intimistek bere familia irudikatzen dute, Lanpara duen umea (L’enfant à la lampe, ca. 1897, 61. or.). Luze gabe bere artelanetan Parisko bizitzako eszenak nagusitu ziren, hasi kaleetako jendepilo anonimo, ikuspegi orokor eta gaueko bizitzatik, Parisko bizitzako alderdi batzuk (Quelques aspects de la vie de Paris, 1896 – 98, 43 – 50. or.) sortan irudikatuak, eta zenbait pertsonaia jakinetaraino, adibidez, Ikuzle txikia (La petite blanchisseuse, 1896, 60. or.). Bonnard-i nabi japoniarra deitzen zioten, Asiako herrialde horretako artearekin zuen interes handia zela eta. Ukiyo-earen baliabideak aplikatzen zituen grabatuetan: koadratze asimetrikoak, ingerada beltzeko giza irudiak eta bi dimentsioko motiboak. 1900. urtetik aurrera, Parisen denbora gutxiago ematen hasi zen, eta bere arreta pinturara bideratu zuen. Aldi horretako lanen artean, bere emazte Martheren biluzien estudioak nagusitzen ziren; izan ere, emaztea izan zuen musa 1942an hura hil zen arte. Bonnardek kolorearekin zuen trebetasuna eta plano piktorikoaren barruko espazioaren anbiguotasuna beharbada are agerikoagoak dira bere geroko artelanetan. Horiek, sarritan, etxeko bizitzaren eszena instrospektiboak adierazten dituzte, edo Frantzia hego-ekialdeko Le Cannet-eko bere etxearen ingurumariko eszenak, argiz gainezka.

Parte hartutako erakusketak

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera
2000ko ekainak 6 - 2000ko irailak 10
Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
2002ko maiatzak 28 - 2002ko irailak 3
L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
2013ko martxoak 16 - 2013ko irailak 8
Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak
2017ko maiatzak 12 - 2017ko irailak 17
Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era
2019ko urriak 25 - 2020ko otsailak 16
Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak
2022ko otsailak 11 - 2022ko maiatzak 22
Serra/Seurat. Marrazkiak
2022ko ekainak 9 - 2022ko irailak 6