Edukira zuzenean joan

Anselm Kiefer

hezkuntza-edukia

Teknikak eta eskalak

Izenburua:
Teknikak eta eskalak
Erakusketa:
Anselm Kiefer
Gaiak:
Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Materiala | Tamaina
Teknikak:
Ensanblajea | Grabatua
Artelan motak:
Argazkia

Bere obra gehienak material organikoekin edo manufakturatuekin eginda daude, eta zuzenean eta bizitasun handiz erabiltzen ditu. Hartara, prozedura mistoaz baliatzen da, teknika anitzak gehituz, besteak beste, argazkia, zur-grabatua edo ensanblajea. Bere obrak monumentalak dira eta obra horiek egiteko, landu ondoren baztertu egiten ditu eta denborarekin beste osagai batzuk gehitzen dizkie. Artistaren beraren esanetan, obrarekin egiten duen “dantza” horretan sortzen den konbinazioan gorputzak eta adimenak parte hartzen dute.