Edukira zuzenean joan

Anselm Kiefer

hezkuntza-edukia

Kosmosa, meditazioa eta izarrak

Izenburua:
Kosmosa, meditazioa eta izarrak
Erakusketa:
Anselm Kiefer
Gaiak:
Gizakia | Giza gorputza | Heriotza | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Espiritualtasuna | Yoga | Kosmologia | Landareak | Robert Fludd | Izarrak
Aipatutako artistak:
Kiefer, Anselm

Anselm Kiefer-ek zeru izartsu zabal-zabaletan murgiltzen gaitu. Gizakiok kosmosaren handitasunaren aurrean zein ahul garen erakusten digun irudia. Gizakiak ulertzen ez duen hori sailkatzeko duen kezka eta premia iradokiz, zenbakiak ematen dizkie izarrei.

Gorputzaren eta kosmosaren arteko elkarrekikotasunak miresmen handia sorrarazten dio artista honi. Bere obran zehar aldika gizon bat etzanda agertzen da, Yogan savasana deritzan meditaziorako posizioan. Artistaren irudia da, kosmosarekin uztartzeko nahia aditzera ematen diguna. Eta heriotz mistikoa iradokitzen digu, bizitza hilezkorretik eta benetakotik berpiztu aurrekoa.

Landareak, lurraren sorburuaren sinbolo, existentzia batetik bestera igarotzen dira: lorea hiltzen denean hazi bihurtzen da eta hazia berriro loratzen da. XVII. mendeko pentsalari ingeles Robert Fludd-ek zioenez, lurraren gainean dagoen landare bakoitzak bere izar baliokidea du. Hortaz, landareak izarren eraginpean daude eta haiek gidatzen dituzte, eta ezkutuko sekretuak dituzte gordeak.

“Niri, ekiloreak, helduta eta astun dagoenean, koroaren erdian bere ale beltz-beltz horiekin eguzkira begira dagoenean, izartegia jartzen dit ikusmenean” (Anselm Kiefer, 1996).