hezkuntza-edukia
Didaktika. Morandi-ren ikuspegiak
- Izenburua:
- Didaktika. Morandi-ren ikuspegiak
- Erakusketa:
- Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak
- Gaiak:
- Artearen historia | Eragin artistikoa | Francisco de Goya | Giotto di Bondone | Giovanni Bellini | Henri Rousseau | Lorenzo Costa | Nicolas Poussin | Paul Cézanne | Piero della Francesca | Pierre-Auguste Renoir | Tiziano Vecellio | Roberto Longhi
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Morandi, Giorgio | Zurbarán, Francisco de
Didaktika-proiektuaren baitan, Museoak hezkuntza-guneak eta jarduera bereziak diseinatzen ditu erakusketa bakoitza osatzeko, eta tresnak eta baliabideak eskaintzen ditu aretoetan nahiz sarean, ikusgai dauden lanak baloratu eta ulertzea errazteko.
Hezkuntza-guneak behaketa- eta analisi-jolasa proposatzen du, Giorgio Morandi-ren (Bolonia, 1890–1964) artea ardatz gisa hartuta. Artearen historiarekiko Morandik zuen interes sutsuak inspiratu zituen haren pinturak. Museoetara egindako bisitaldien, liburuetako inprimaketa eta ilustrazioen eta lagun zuen Roberto Longhi (Alba, 1890–Florentzia, 1970) arte-kritikariarekin eta historialariarekin izandako elkarrizketen bidez, Morandik artista oso desberdinen lanak ezagutu zituen: hala nola, Giovanni Bellini, Giotto di Bondone, Paul Cézanne, Lorenzo Costa, Piero della Francesca, Francisco de Goya y Lucientes, Nicolas Poussin, Pierre-Auguste Renoir, Henri Rousseau, Tiziano Vecellio eta Francisco de Zurbarán.
Atal bakoitzean, aztertu proposatzen dizkizuegun irudiak iturri horien eta Giorgio Morandiren lanen artean dauden lotura formal eta kontzeptualak antzemateko. Morandik modernitatearen zantzuak hauteman zituen iraganeko artisten margolanetan; horrek Antzinako Maisuen eta arte modernoaren arteko harremanei buruz gogoeta egitera garamatza.