Edukira zuzenean joan

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak

hezkuntza-edukia

Morandi-ren Natura hila (Natura morta, 1952). Lorenzo Costa-ri eta Giovanni Bellini-ri begira

Izenburua:
Morandi-ren Natura hila (Natura morta, 1952). Lorenzo Costa-ri eta Giovanni Bellini-ri begira
Erakusketa:
Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak
Gaiak:
Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Natura hila | Paisaia | Bolonia | Giovanni Bellini | Lorenzo Costa
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Morandi, Giorgio

Morandi-ren natura hilek mundu oso bat iradokitzen dute sarri, objektu gutxi batzuen bidez. 1952ko Natura hila bezalako pinturetan, Bolonia zen mundu hori: artistak nekez uzten zuen bizitokia.

Bere lanean multzokatuak ageri diren botilak, pitxerrak eta kaxak Morandiren jaioterriko teilatu eta dorreen antzekoak dira. Morandik akaso Pinacoteca Nazionale di Bolognan ikusi zituen hainbat pinturetan zegoen Bolonia irudikatuta, tartean, Ama Birjina haurrarekin tronuan, Petronio Tekla santuen artean, Lorenzo Costa-rena (Ferrara, 1460–Mantua, 1535). San Petronioren eskuetan dagoen hiri txiki-txikiak ortzi-muga boloniarra eratzen duten formen arteko elkarreragina erakusten du; hain zuzen ere, forma horiek atzera ageri dira Morandiren natura hilean.

Morandik antzeko hiri-paisaiak aztertu zituen, ziur asko, beste artista italiar batzuen pinturetan; esaterako, San Jeronimo basamortuan Giovanni Bellini-rena (Venezia, 1430–1516). Alessandro Contini Bonacossi bildumagile florentziarraren bilduma famatuan egon zen, eta Uffizi Galerian dago orain, Florentzian zegoenean Morandik sarritan bisitatu ohi zuen museoan hain zuzen.