Edukira zuzenean joan

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak

hezkuntza-edukia

Morandi-ren Paisaia (Paesaggio, 1927). Paul Cézanne-ri begira

Izenburua:
Morandi-ren Paisaia (Paesaggio, 1927). Paul Cézanne-ri begira
Erakusketa:
Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak
Gaiak:
Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Paisaia | Paul Cézanne
Artelan motak:
Grabatua | Pintura
Aipatutako artistak:
Morandi, Giorgio

Grizzanan zuen estudioan igarotzen zituen udak Morandi-k, Emilia eskualdeko mendien artean. Ingurune idiliko horiek eragina izan zuten artistaren 1927ko Paisaia bezalako lanetan, zeinak Morandiren aurreko paisaia-pinturen tradizio aberatsa iradokitzen baitu.

Paisaia lanean, bere estudioa Paul Cézanne (Aix-en-Provence, 1839–1906) bezalako artisten begietatik berrasmatu zuen Morandik. Tonu berde, gris eta marroi kontrastatuekin, lan horrek Cézanneren Horma pitzatudun etxea obraren antza du; azken horren erreprodukzioa Morandik bere Paisaia sortu zuen urte berean argitaratu zen margolari frantsesaren inguruko liburu batean zegoen. Erreprodukzioa zuri-beltzean badago ere, erraz igar daitezke tonu-aldaketa azkarrak Cézanneren lanaren azaleran.

Zuri-beltzezko erreprodukzioek Morandiren grabatu-praktikan ere izan zuten eragina; izan ere, teknika horrek beste baliabide bat eskaini zion artistari bere pinturetako gaiak ikertzeko. 1927ko Paisaia lanean, Morandik teknika hori erabili zuen, Grizzanako estudioari beste ikuspegi batetik erreparatzeko.