Edukira zuzenean joan

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak

hezkuntza-edukia

Morandi-ren Loreak (Fiori, 1916). Henri Rousseau-ri begira

Izenburua:
Morandi-ren Loreak (Fiori, 1916). Henri Rousseau-ri begira
Erakusketa:
Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak
Gaiak:
Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Natura hila | Ingurunea eta natura | Henri Rousseau
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Morandi, Giorgio

Loreen pinturak Morandi-ren praktika artistikoaren euskarri bat izan ziren. 1916ko haren Loreak (ikusi erdiko irudia) lanak adierazten du zein gertutik aztertu zituen Morandik genero horri zegozkion iraganeko adibideak.

Henri Rousseau (Laval, 1844–Paris, 1910) artistaren Lore-sorta bitxilore eta krisantemoekin lanaren gertuko hurbilpena da Morandiren Loreak. Azken horrek lore-pintura hau egin aurreko urteetan, Rousseauren Lore-sorta bitxilore eta krisantemoekin obraren ilustrazio bat jasotzen zuen panfletoa argitaratu zen Italian. Morandiren interpretazioko paleta sinplifikatuak eta hondo lauak gogora dakarkigu ilustrazio hori dela jatorria, eta ez jatorrizko pintura.

Morandiren antzera, Rousseauk ere nekez bidaiatu zuen. Haren landare-irudietan eta paisaietan —Lehoiaren otordua, kasu— ageri den landaredi tropikalak Rousseauk Parisko Lorategi Botanikora egindako bisitak ditu inspirazio-iturri, oihanera egindako irteerek baino gehiago. Morandik ere lorategi hura bizitu zuen, Rousseauren artelanen bitartez.