Edukira zuzenean joan

David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1

katalogoa

Erretrataturiko pertsonen direktorioa

John Baldessari (John Baldessari, 2013ko abenduak 13, 16 (John Baldessari, 13th, 16th December 2013)) “Artista; aspalditik ezagutzen dut. Bi egun neuzkan Johnen erretratua egiteko. Haren ahoaz gogoratzen naiz; ez zuen askorik mugitzen. Animatua egoten da. Beti bilatu behar da aurpegi bat animatzeko modua”.

Leon Banks doktorea (Leon Banks doktorea, 2013ko azaroak 12, 13, 15 (Dr Leon Banks, 12th, 13th, 15th November 2013)) “Duela berrogeita hamar urte ezagutzen dut Leon. Xakean aritzen ginen elkarrekin. Zetazko alkandora darama, inprimatu askorekin: erretratua nahiko ondo atera zaidala uste dut”.

Augustus eta Perry Barringer (Augustus eta Perry Barringer, 2014ko ekainak 16, 17 (Augustus and Perry Barringer, 16th, 17th June 2014)) “Augustus eta Perry Ian Falconer-en ilobak dira. Ian oso lagun maitea dut”.

Stephanie Barron (Stephanie Barron, 2014ko urtarrilak 7, 8, 9 (Stephanie Barron, 7th, 8th, 9th January 2014)) “Stephanie Los Angeles County Museum of Art-eko curator-burua da”.

Douglas Baxter (Douglas Baxter, 2014ko otsailak 8, 9, 10 (Douglas Baxter, 8th, 9th, 10th February 2014)) “Douglas Pace Gallery-ren zuzendaria da eta nire New Yorkeko galerista”.

Richard Benefield (Richard Benefield, 2015eko ekainak 27, 28, 29 (Richard Benefield, 27th, 28th, 29th June 2015)) “David Hockney Foundation-eko zuzendaria da Richard”.

Celia Birtwell (Celia Birtwell, 2015eko abuztuak 31, irailak 1, 2 (Celia Birtwell, 31st August, 1st, 2nd September 2015)) “Aspaldiko, oso-oso aspaldiko laguna dut Celia”.

Irving Blum (Irving Blum, 2014ko martxoak 17, 18, 19 (Irving Blum, 17th, 18th, 19th March 2014)) “Irving galerista da eta Los Angelesen bizi da”.

Brad Bontems (Brad Bontems, 2014ko martxoak 22, 23, 24 (Brad Bontems, 22nd, 23rd, 24th March 2014)) “Hau Brad da, beste aspaldiko lagun bat, Los Angelesko paisajista (lorategi-diseinatzailea)”.

Alex Calderon (Alex Calderon, 2015eko urriak 5, 6, 7 (Alex Calderon, 5th, 6th, 7th October 2015)) “Alex Patty Choxon-en semea da”.

Avner Chaim (Avner Chaim, 2014ko urtarrilak 27, 28, 29 (Avner Chaim, 27th, 28th, 29th January 2014)) “Ez nuen Avner oso ondo ezagutzen. Nire erakusketan ezagutu nuen, eta gutunak bidaltzen aritu zitzaidan, biok elkartzea nahi zuela esanez. Azkenean erantzun nion, beste erakusketa bat egin behar nuela esan nion, eta etorri egin zen. Orain New Yorken bizi da, Los Angelesera etorri zen eta erretratu bat egin nion”.

Patricia Choxon (Patricia Choxon, 2015eko otsailak 23, 24, 25 (Patricia Choxon, 23rd, 24th, 25th February 2015)) “Patty nire etxeko garbitzailea eta sukaldaria da”.

Isabella Clark (Isabella Clark, 2015eko abuztuak 26, 27, 28 (Isabella Clark, 26th, 27th, 28th August 2015)) “Hau Isabella da, Celia Birtwell-en biloba. Celia eta Andy Palmer etortzekoak ziren eta Isabella ere ekarriko zutela esan zidaten; hala bada, nik esan nuen neure artean: ‘Ondo da, orduan margotu egingo dut’. Arropa horrekin sartu zen eta esan zidan beste jantzi batzuk ere ekarri zituela, eta nik pentsatu nuen: ‘ez, hori primeran dago!’”.

Dagny Corcoran (Dagny Corcoran, 2014ko urtarrilak 15, 16, 17 (Dagny Corcoran, 15th, 16th, 17th January 2014)) “Aspalditik dut Dagny laguna; 1965ean ezagutu nuen”.

Don Cribb (Don Cribb, 2015eko uztailak 3, 4, 5 (Don Cribb, 3rd, 4th, 5th July 2015)) “Badira berrogeita hamar urte Don ezagutzen dudala”.

Caroline Cushing Graham (Caroline Cushing Graham, 2015eko abuztuak 10, 11, 12 (Caroline Cushing Graham, 10th, 11th, 12th August 2015)) “Caroline aspaldi samarretik dut laguna, eta erlazio publikoetan aritzen da”.

Dominique Deroche (Dominique Deroche, 2016ko otsailak 4, 5, 6 (Dominique Deroche, 4th, 5th, 6th February 2016)) “Dominique Yves Saint Laurent-en idazkaria izan zen luzaroan. Ez da justu-justu horrelakoa. Hemen zoragarri dago. Eta zoragarria da. Nik uste dut antzeman nuela Dominiqueren parte bat, baina beste partea falta da”.

Edith Devaney (Edith Devaney, 2016ko otsailak 11, 12, 13 (Edith Devaney, 11th, 12th, 13th February 2016)) “Edith aspalditik dut laguna. Elkarrekin jardun genuen lanean Royal Academy-n 2012an egin zen “A Bigger Picture” nire erakusketan, eta ostera ere honako erakusketa honetan elkarlanean aritzeko zortea izan dugu”.

Kevin Druez (Kevin Druez, 2013ko urriak 28, 29, 30 (Kevin Druez, 28th, 29th, 30th October 2013)) “Kevin JP-ren iloba da. Marinelez jantzita ere posatu zuen niretzat, 2009an”.

Gregory Evans (Gregory Evans, 2013ko abenduak 1, 2, 3 (Gregory Evans, 1st, 2nd, 3rd December 2013)) “Honako hau Gregory da. Gregoryren erretratu asko egin ditut”.

John Fitzherbert (John Fitzherbert, 2014ko uztailak 17, 18, 19 (John Fitzherbert, 17th, 18th, 19th July 2014)) “Aspalditik, oso-oso aspalditik dut John laguna”.

Larry Gagosian (Larry Gagosian, 2013ko irailak 28, 29 (Larry Gagosian, 28th, 29th September 2013)) “Badira berrogei urte Larry ezagutzen dudala, Westwood-en poster-denda bat zeukanetik. Orain galerista garrantzitsua da”.

Martin Gayford (Martin Gayford, 2013ko abenduak 4, 5, 6 (Martin Gayford, 4th, 5th, 6th December 2013)) “Martin kritikaria eta idazlea da. Duela gutxi aritu naiz berarekin elkarlanean A History of Pictures liburuan”.

Frank Gehry (Frank Gehry, 2016ko otsailak 24, 25 (Frank Gehry, 24th, 25th February 2016)) “Arkitekto handia, eta nire aspaldiko laguna”.

Merle Glick (Merle Glick, 2014ko otsailak 1, 2, 3 (Merle Glick, 1st, 2nd, 3rd February 2014)) “Merle nire dentista izan zen. Une horretan hiltzen ari zen, minbizia zuen. Erretratua amaitu eta hilabete geroago-edo hil zela uste dut. Ez zen dentista arrunta, egia esan: ikaragarri xelebrea zen. Dentistarik gehienak… nahiko zozoak dira, ezta? Sammy Davis Jr-en dentista zen Merle. Harenak bai ezin sinetsizko hortzak!”.

Jean-Pierre Gonçalves de Lima [(JP Gonçalves de Lima, 2013ko uztailak 11, 12, 13 (J-P Gonçalves de Lima, 11th, 12th, 13th July 2013)), (JP Gonçalves de Lima, 2016ko urtarrilak 15, 16, 17 (J-P Gonçalves de Lima, 15th, 16th, 17th January 2016))] “J. P. da nire bizitza osoan izan dudan laguntzailerik onena”.

Liz Goulds (Liz Goulds, 2015eko abuztuak 3, 4, 5 (Liz Goulds, 3rd, 4th, 5th August 2015)) “Liz Peter Goulds-en emaztea da”.

Oliver Goulds (Oliver Goulds, 2013ko azaroak 25, 26, 27 (Oliver Goulds, 25th, 26th, 27th November 2013)) “Oliver Peter-en eta Liz Goulds-en semea da. Jaio zenetik ezagutzen dut”.

Peter Goulds (Peter Goulds, 2013ko abenduak 31, 2014ko urtarrilak 1, 2 (Peter Goulds, 31st December 2013, 1st, 2nd January 2014)) “Peter nire Los Angeleseko galerista da”.

Ian Gray (Ian Gray, 2014ko maiatzak 3, 4, 5 (Ian Gray, 3rd, 4th, 5th May 2014)) “Ian pertsona interesgarria da, eta Paul Gray-ren semea da”.

Paul Gray (Paul Gray, 2014ko martxoak 29, 30, 31 (Paul Gray, 29th, 30th, 31st March 2014)) “Paul duela berrogei bat urte ezagutzen dudan galerista da”.

Julie Green (Julie Green, 2015eko urtarrilak 11, 12, 13 (Julie Green, 11th, 12th, 13th January 2015)) “Juliek hamar urtez baino gehiagoz lan egin du nirekin; nire argazki-artxiboez eta kolore-probez arduratzen da”.

Ayn Grinstein (Ayn Grinstein, 2014ko martxoak 10, 11, 12 (Ayn Grinstein, 10th, 11th, 12th March 2014)) “Aita hil —Gemini G.E.L. artisten tailerraren Stanley Grinstein zuzendaria zen— eta haren hiletatik hiru egunera margotu nuen Ayn. Erretratua egiteko hitzordua genuen, eta orduan aita hil zitzaion. Hiletara joan nintzen. Horregatik zegoen Ayn triste samar, itxura goibel horrekin. Egia esan, Fruta banku baten gainean (Fruta banku baten gainean, 2014ko martxoak 6, 7, 8 (Fruit on a Bench, 6th, 7th, 8th March 2014)) margotu nuen, hileta zela-eta, Ayn berandutu egin zelako; hala bada, fruta pixka bat jarri nuen aulki baten gainean eta pentsatu nuen: ‘Beno, zerbait margotuko dut’. Leku berean ipini nuen, argia horregatik da antzekoa, eta margotzen hasi nintzen. Eta gero koadro hori erretratuen artean utzi nuen”.

Rufus Hale (Rufus Hale, 2015eko azaroak 23, 24, 25 (Rufus Hale, 23rd, 24th, 25th November 2015)) “Honako hau Rufus da, margotzeko gogoz nengoen hamaika urteko mutila. Tacita Dean-en eta Mathew Hale-ren semea da”.

Brian Hastings (Brian Hastings, 2015eko uztailak 18, 19, 20 (Brian Hastings, 18th, 19th, 20th July 2015)) “Brian Douglas Baxter-en eta bion laguna da”.

Helen eta John Hockney [(Helen Hockney, 2016ko urtarrilak 1, 2, 3, 4, 5 (Helen Hockney, 1st, 2nd, 3rd, 4th, 5th January 2016)), (John Hockney, 2016ko urtarrilak 1, 2, 3, 4, 5 (John Hockney, 1st, 2nd, 3rd, 4th, 5th January 2016))] “Konturatu nintzen Johnek, Helen gabe etortzen denean, bestelako jokamolde bat daukala. Helenekin etortzen denean alaiago egoten da beti. Orduan ohartu nintzen, azken batean, bikotea direla egiaz, eta elkarrekin margotu nituen. Bi aulkitan eserarazi nituen, baina nik bi mihiseen artean ikusi ahal izateko moduan ipini behar izan nituen”.

Margaret Hockney (Margaret Hockney, 2015eko abuztuak 14, 15, 16 (Margaret Hockney, 14th, 15th, 16th August 2015)) “Nire arrebak ezin sinetsizko zapatak erabiltzen ditu beti, hari ez baitzaio itxura inporta, zapatak erosoak izatea besterik ez zaio inporta. Zapata handi-handi horiek ibiltzen ditu, plataformak dauzkatenak”.

Hans Werner Holzwarth (Hans Werner Holzwarth, 2016ko urtarrilak 25, 26, 27 (Hans Werner Holzwarth, 25th, 26th, 27th January 2016)) “Hans liburu-argitaratzailea da. Uneotan berarekin ari naiz lanean, Taschen-eko sumo nire liburuan”.

Barry Humphries (Barry Humphries, 2015eko martxoak 26, 27, 28 (Barry Humphries, 26th, 27th, 28th March 2015)) “Barry oso ezaguna da,‘Edna Everage’ bere pertsonaiarengatik”.

David Juda (David Juda, 2015eko martxoak 22, 23, 25 (David Juda, 22nd, 23rd, 25th March 2015)) “Nire Londreseko galerista da David”.

Arthur Lambert (Arthur Lambert, 2014ko apirilak 11, 12, 13 (Arthur Lambert, 11th, 12th, 13th April 2014)) “Arthur duela berrogeita hamar urte ezagutzen dut”.

Pauline Ling (Pauline Ling, 2015eko abuztuak 20, 21, 22 (Pauline Ling, 20th, 21st, 22nd August 2015)) “Pauline Margaret-en laguna da eta nire aspaldiko laguna”.

Jackson McCoy (Jackson McCoy, 2014ko apirilak 4, 5, 6 (Jackson McCoy, 4th, 5th, 6th April 2014)) “Jason McCoy, nire aspaldiko lagun baten semea da Jackson”.

Bing McGilvray [(Bing McGilvray, 2013ko abuztuak 23, 24, 25 (Bing McGilvray, 23rd, 24th, 25th August 2013)), (Bing McGilvray, 2013ko abenduak 21, 22, 23 (Bing McGilvray, 21st, 22nd, 23rd December 2013)), (Bing McGilvray, 2015eko irailak 28, 29, 30 (Bing McGilvray, 28th, 29th, 30th September 2015))] “Bing nire aspaldiko laguna da, Bostonen bizi dena. Egun batzuetarako etorri, eta gure etxean geratzen da. Primeran moldatzen naiz berarekin. Oso pertsona xelebrea da. Eguberrietan itzuli zen eta berriz margotu nuen. Irailean etorri zenean, esan zidan hozkailu-saltzailea ematen duela erretratuan. Betaurrekoak sakelan ibiltzen ditu beti”.

Chloe McHugh (Chloe McHugh, 2013ko azaroak 9, 10, 11 (Chloe McHugh, 9th, 10th, 11th November 2013)) “Jim McHugh-en alaba da Chloe. Jaio zenetik ezagutzen dut”.

Jim McHugh (Jim McHugh, 2014ko martxoak 3, 4, 5 (Jim McHugh, 3rd, 4th, 5th March 2014)) “Jim Los Angeleseko argazkilaria da, oso interesgarria”.

Jonathan Mills [(Jonathan Mills, 2013ko urriak 1, 2, 3 (Jonathan Mills, 1st, 2nd, 3rd October 2013)), (Jonathan Mills, 2015eko urtarrilak 16, 17, 18 (Jonathan Mills, 16th, 17th, 18th January 2015))] “Jonathan nire estudioko laguntzaileetako bat da. Aspalditik ezagutzen dut”.

Didier Ottinger (Didier Ottinger, 2015eko urriak 21, 22, 23 (Didier Ottinger, 21st, 22nd, 23rd October 2015)) “Didier curator-a da Parisko Pompidou-n”.

Andrew Palmer (Andrew Palmer, 2015eko irailak 4, 5, 6 (Andrew Palmer, 4th, 5th, 6th September 2015)) “Aspalditik ezagutzen dut Andrew, berrogei urte”.

Maurice Payne (Maurice Payne, 2014ko maiatzak 30, ekainak 1, 2 (Maurice Payne, 30th May, 1st, 2nd June 2014)) “Aspalditik dut Maurice laguna”.

Sam eta Jack Perlman [(Sam Perlman, 2014ko otsailak 15, 16 (Sam Perlman, 15th, 16th February 2014)), (Jack Perlman, 2014ko otsailak 17, 18 (Jack Perlman, 17th, 18th February 2014))] “Perlmantarrak dira erretratatu ditudan lehenengo haurrak, Joel eta Nancy Perlmanen semeak dira. Ezkerreko mutila, Sam, oso geldi eserita egoten zen, eta eskuinekoa berriz, Jack, etengabe mugitzen zen. Aurpegiera berezia zeukan, esango balit bezala: ‘Pinta nazazu honela ausartzen bazara’. ‘Konforme, halaxe egingo dut’, pentsatu nuen nik”.

Kate Pynoos (Kate Pynoos, 2014ko urtarrilak 23, 24, 25 (Kate Pynoos, 23rd, 24th, 25th January 2014)) “Kate Rita Pynoos-en biloba da. Jaio zenetik ezagutzen dut”.

Rita Pynoos (Rita Pynoos, 2014ko martxoak 1, 2 (Rita Pynoos, 1st, 2nd March 2014)) “Rita eseri zenean konturatu nintzen gona aldi bakarrean margotu behar nuela. Zetazko gona zeraman, handia, ikaragarria, oinetaraino heltzen zitzaiona. Pentsatu nuen, berriz esertzen zenean, bigarrenez, oihala beste era batera eroriko zela. Horregatik, neure buruari esan nion: ‘Ondo da, gona dena segidan egin beharko dut. Beraz, arduratsua izan nintzen eta marraztu egin nuen; ez nintzen gauza izan aldi bakarrean margotzeko, baina bai zati eder bat irudikatzeko”.

Joan Agajanian Quinn (Joan Agajanian Quinn, 2013ko urriak 16, 17, 18 (Joan Agajanian Quinn, 16th, 17th, 18th October 2013)) “Joan oso ospetsua da hemen, Los Angelesen, badira berrogeita urte ezagutzen dudala”.

Douglas Roberts (Douglas Roberts, 2013ko irailak 17, 18, 19 (Douglas Roberts, 17th, 18th, 19th September 2013)) “Douglas arte-galerista da, aldizka lan egiten duena eta Hollywood-eko etxe berean berrogeita bost urtez bizi izan dena”.

Greg Rose (Greg Rose, 2013ko irailak 20, 21, 22 (Greg Rose, 20th, 21st, 22nd September 2013)) “Gregek arte-muntatzaile gisa lan egin du nire estudioan hogei urtez baino gehiagoz”.

Sir Norman Rosenthal (Sir Norman Rosenthal, 2015eko urtarrilak 30, 31, otsailak 1 (Sir Norman Rosenthal, 30th, 31st January, 1st February 2015)) “Badira berrogeita hamar urte Norman ezagutzen dudala”.

Jacob Rothschild (Jacob Rothschild, 2014ko otsailak 5, 6 (Jacob Rothschild, 5th, 6th February 2014)) “Jacobi esan nion, etortzen baldin bazen, bi egunetan margotuko nuela, halaxe uste nuen. Niri iritzian, hirugarren egun batekin erretratua hobetoxeago geratuko zen”.

Pierre Saint-Jean (Pierre Saint-Jean, 2015eko uztailak 7, 8, 10 (Pierre Saint-Jean, 7th, 8th, 10th July 2015)) “Duela hogeita hamabost urte ezagutzen dut Pierre. Nire liburuak frantsesera itzultzen ditu”.

Richard Sassin (Richard Sassin, 2013ko irailak 9, 10, 11 (Richard Sassin, 9th, 10th, 11th September 2013)) “Richard nobela-irakurle handia da”.

Charlie Scheips (Charlie Scheips, 2015eko ekainak 6, 7, 8 (Charlie Scheips, 6th, 7th, 8th June 2015)) “Charlie New Yorkeko idazlea da”.

Hunter eta Holden Schmidt [(Hunter Schmidt, 2015eko uztailak 24, 25, 26 (Hunter Schmidt, 24th, 25th, 26th July 2015)), (Holden Schmidt, 2015eko uztailak 27, 28, 29 (Holden Schmidt, 27th, 28th, 29th July 2015))] “Richard eta Lisa Schmidten semeak dira Hunter eta Holden”.

Ivan Schreiber (Ivan Schreiber, 2014ko otsailak 24, 25, 26 (Ivan Schreiber, 24th, 25th, 26th February 2014)) “Ivanek autoak garbitzen ditu ostiraletan”.

Earl Simms (Earl Simms, 2016ko otsailak 29, martxoak 1, 2 (Earl Simms, 29th February, 1st, 2nd March 2016)) “Earl JP-ren laguna zen, hemen zenbait aldiz egona zena. Neure artean pentsatu nuen gustatuko litzaidakeela margotzea, oso aurpegi alaia dauka-eta; oso pertsona xelebrea da. Sandaliak zeramatzan”.

George Snyder (George Snyder, 2013ko urriak 7, 8 (George Snyder, 7th, 8th October 2013)) “Georgek niretzat lan egiten du, bulego-lanetan laguntzen du”.

David Stoltz (David Stoltz, 2013ko azaroak 16, 17, 19 (David Stoltz, 16th, 17th, 19th November 2013)) “Davidek masajea ematen dit astean bitan”.

Benedikt Taschen (Benedikt Taschen, 2013ko abenduak 9, 10, 11 (Benedikt Taschen, 9th, 10th, 11th December 2013)) “Benedikt-ek argitaletxe bat dauka. Oso gertu bizi da, hemendik hamar minutura”.

Doris Velasco (Doris Velasco, 2015eko urtarrilak 5, 6 (Doris Velasco, 5th, 6th January 2015)) “Doris nire etxeaz arduratzen da”.

Priscilla Velasco (Priscilla Velasco, 2015eko ekainak 15, 16, 17 (Priscilla Velasco, 15th, 16th, 17th June 2015)) “Priscilla Doris-en alaba da”.

Matthias Weischer (Matthias Weischer, 2015eko abenduak 9, 10, 11 (Matthias Weischer, 9th, 10th, 11th December 2015)) “Matthias Alemaniako pintore bikaina da”.

Jonathan Wilkinson (Jonathan Wilkinson, 2014ko urtarrilak 19, 20, 21 (Jonathan Wilkinson, 19th, 20th, 21st January 2014)) “Jonathanek niretzat lan egiten du, argazkigintza- eta bideo-alorretan”.

Ray Charles White (Ray Charles White, 2014ko otsailak 12, 13, 14 (Ray Charles White, 12th, 13th, 14th February 2014)) “Ray New Yorkeko argazkilaria da, oso interesgarria”.

Gary Wood (Gary Wood, 2014ko abenduak 28, 29, 30 (Gary Wood, 28th, 29th, 30th December 2014)) “Gary artista da eta Brad Bontems-ekin bizi da”.

Oona Zlamany (Oona Zlamany, 2014ko uztailak 22, 23 (Oona Zlamany, 22nd, 23rd July 2014)) “Oona Maurice Payner-en eta Brenda Zlamanyr-en alaba da. Ikaragarri neska argia da, ezin sinetsizkoa, hamahiru edo hamalau urtekoa. Mandarinez egiten du. Ikastetxe txinatar batera joan zelako ikasi zuen hizkuntza hori. Egiaz neska buruargia da”.

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L.
Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]