Edukira zuzenean joan

Georg Baselitz. Heroiak

Zelaia (Field), 1963

Info gehiago

Iruzkinak

[Georg Baselitz. Heroiak]. Sarrera

Izenburua:
[Georg Baselitz. Heroiak]. Sarrera
Erakusketa:
Georg Baselitz. Heroiak
Gaiak:
Gerra | Suntsipena
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Errealismo Soziala
Artelan motak:
Grabatua
Aipatutako artistak:
Baselitz, Georg

Guggenheim Bilbao Museoak ongietorria ematen dizu Georg Baselitz. Heroiak erakusketara; hemen, artista alemaniarrak 1965 eta 1966 bitartean heroien gaiari buruz egindako obrak biltzen dira. Neurri berdineko 60 pinturez osatutako lan-multzo homogeneoa da Heroiak, eta beste 130 marrazki eta 38 grabaturekin osatu zuen artistak. Oraingo honetan, lan horietako batzuk artistak 2007 eta 2008 artean margotutako Remix izeneko beste obra multzo batekin batera daude erakusgai. Heroiak lanaren interpretazio berria da Remix.

Georg Baselitzek heroi paradoxiko hauek artearen mundua banatuta zegoen une batean sortu zituen: mendebaldean nagusi zen abstrakzioaren eta Europako Ekialdean sustraituta zegoen errealismo sozialaren arteko banaketa unean, alegia.

Baina pertsonaia hauen eta haiekin agertzen diren objektuen irudikapena konkretuaren errealismoaren eta sinboloen abstrakzioaren erdibidean zegoen; pintzelkadaren energia kartsuaren eta neurriz kanpoko gorputzen monumentaltasun estatikoaren artean, hain zuzen ere. Bidali nahi zuen mezua anbiguoa zen baita ere: uniforme militarra jantzita duten gizonak "Heroiak" izenburu generikoaren pean ageri dira, nahiz eta zaurituta egon, ekintzarik egin ez eta lur jota egoteko itxura izan. Etsipen eta porrot irudi samingarriak dira, gerra ondoko paralisiarenak, eta nahasmen gogo aldartea adierazten dute.

Suntsitutako ordena batean jaio nintzen, suntsitutako paisaia batean, suntsitutako herri batean, suntsitutako gizarte batean. Nire helburua ez zen ordena hori berrezartzea: nahikoa ikusia nuen "ordena" delako hori.

Audio-gidarekin erakusketan zehar egingo dugun ibilbide honetan, pertsonaia horiek ezagutzeko aukera izango dugu. Horretarako, duela hamarkada eskas bat sortutako eta Remix seriean barneratuko gara lehenengo; izan ere, lan-sorta hori Heroiak seriearen interpretazio berria da.

BESTE ATALAK

[Georg Baselitz. Heroiak]. Sarrera

Georg Baselitz. Heroiak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Zelaia (Field), 1963

Georg Baselitz. Heroiak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Remix

Georg Baselitz. Heroiak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Haizea alde (1966)

Georg Baselitz. Heroiak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Matxinoa (1965)

Georg Baselitz. Heroiak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Bonjour Monsieur Courbet (1965)

Georg Baselitz. Heroiak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Lehen pintura hautsia, tipo berria (pintorea berokiarekin) (1966)

Georg Baselitz. Heroiak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Adiskideak IV (1966)

Georg Baselitz. Heroiak, Iruzkina, 2017

Info gehiago