Edukira zuzenean joan

Georg Baselitz. Heroiak

Remix

Info gehiago

Matxinoa (1965)

Info gehiago

Iruzkinak

Haizea alde (1966)

Izenburua:
Haizea alde (1966)
Erakusketa:
Georg Baselitz. Heroiak
Gaiak:
Suntsipena
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Baselitz, Georg

Serie honetako irudi gehienek uniformea daramate. Uniformez jantzita doan pertsona bat bere indibidualtasuna ukatzen egon daiteke, baina aldi berean, erakunde edo elkarte bateko kide dela ere adierazten du, eta horrela, bere jarrera erakutsi dezake publikoki. Baina hemen ez: serie honetan arrasto horiek desagertu egiten dira higatutako uniformeekin, eta ageriko narriadura horrek uniformeek iradokitzen duten uniformetasun eta babes ideala iraultzen laguntzen du. Hala ere, Baselitzen uniformeak ez datoz irudimenetik: benetako ereduetan oinarritzen dira.

Ondoren modan jarri zen, beharbada modu obsesiboan, arropa militarra eramatea, ez bakarrik Alemanian, baita Frantzian ere; izan ere, uniformeak Alemanian erosten genituen... ez, barkatu, Frantzian. "Look militarra" zen eta Parisko azoka txikian, benetan, bigarren eskuko uniforme ugari zeuden. Eta emakume guztiak, neurea barne, eta gizon guztiak hara joaten ginen, gauza horiek erosi eta soinean janzten genituen. Beraz Berlinen moda jarraitu nahi bazenuen, militar gisa janzten zinen, batez ere AEBko armadako uniformeekin, Koreako edo Vietnameko gerrakoak. Baina nik ez nekien hori obrak margotu nituenean. Esaten dute artistek badutela ameslari kutsua, nik sumatu nuen horrelako zerbait gertatuko zela. Egia esan, aipatu ditudan liburuak literalki interpretatuz, Errusiako Armada zuriarenak ziren, Armada gorri sobietarrarenak, "armada berdea" zelakoa, basoetan bizi zen erresistentziarena, e.a. Eta eskumuturreko militarrak erabiltzen ez bazituzten, gutxienez, uniformeren bat zeramaten. Ez galako uniformeak Gabriele D'Annunzio erakoak, baizik eta ehunka, milaka aldiz fabrikatutako arropak, tropen tamainaren arabera. Eta uniformeen kolorea hauts-grisa edo arratoi-grisa izenekin ezagutzen dena da, edo sepia-okre antzerako bat, koadroetan gama horiek agertzen dira beti. Margotzen nituen irudi guztietan deigarria da, azken finean, ematen duela ez daramatela uniformerik soinean. Ez: uniformeak zarpailez eginda daude, urratutako ehunarekin, galtzak hautsita eta askotan erortzekotan... elementu horiek guztiek zorigaitz egoera nabarmena irudikatzen dute.

Eta zorigaitz hori koadro guztian antzematen da. Elementu guztiak suntsipenarekin lotuta daude: zuhaitzak suntsituta daude, etxeak suntsituta daude, landak suntsituta, objektuak ere suntsituta. Egia esan, ezer ez dago egoera onean.

BESTE ATALAK

[Georg Baselitz. Heroiak]. Sarrera

Georg Baselitz. Heroiak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Zelaia (Field), 1963

Georg Baselitz. Heroiak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Remix

Georg Baselitz. Heroiak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Haizea alde (1966)

Georg Baselitz. Heroiak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Matxinoa (1965)

Georg Baselitz. Heroiak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Bonjour Monsieur Courbet (1965)

Georg Baselitz. Heroiak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Lehen pintura hautsia, tipo berria (pintorea berokiarekin) (1966)

Georg Baselitz. Heroiak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Adiskideak IV (1966)

Georg Baselitz. Heroiak, Iruzkina, 2017

Info gehiago