Edukira zuzenean joan

Georg Baselitz. Heroiak

Haizea alde (1966)

Info gehiago

Bonjour Monsieur Courbet (1965)

Info gehiago

Iruzkinak

Matxinoa (1965)

Izenburua:
Matxinoa (1965)
Erakusketa:
Georg Baselitz. Heroiak
Gaiak:
Artea eta historia | Gerra Hotza
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Baselitz, Georg

Eremu artistikoan zein pertsonalean, Georg Baselitzek bazekien zein zen errealitatea Gerra Hotzaren testuinguruan. 1965ean, 27 urterekin, arte abstraktuaren eta figuratiboaren aurrean zuen jarrera finkatu nahi zuen.

Zalantzarik gabe, haserre zegoen artista nintzen: haserre bizian zegoen gaztea, gertatzen zenarekin, gertatzen zen guztiarekin ados ez zegoena. Bake eta armonia irrika handia sentitzen nuen, izan ere, emaztea eta bi seme nituen. Armonia behar hori zapuztu egiten zen beti, bai nigan eta besteengan, beraz barne-mundu bat sortzen saiatu nintzen. "Hau da benetako artearen mundua" esateko moduko mundu bat, hain zuzen ere. Eta garai horri buruz hausnartuz gero, artistak libreagoak ziren, orain baino bakardade handiagoa esperimentatzen zuten eta publikoaren arreta gutxiago jasotzen zuten (garai hartan ez baitzegoen inolako merkatu artistikorik, ez zegoen enkanterik eta oso erakusketa gutxi egiten ziren, oso garai zaila zen artistentzat); beraz, hobeto uler daiteke nola gertatu zen dena.

Baina, egia da, nire ideia joera nagusien kontrako zerbait egitea izan zela beti, eta orain ez naiz gai kontra-egote hori hobeto formulatzeko. Denaren kontra nengoen, printzipioengatik. Normalean nerabe edo aurre-nerabe jarrera da hori, ez 25 urteko artista batena, horretarako 15 edo 18 urte eduki behar dira. Baina nire kasuan, aitortu behar dut nerabezaroa denbora luzez luzatu zitzaidala. Eta, hala ere, pintura hauek ezusteko elementu mantentzen dutela garbi dago, baita niretzat ere, denbora eta hamarkada askotan zehar. Horregatik uste dut interesgarriak direla eta erakusgai egon behar dute, inondik ere. Ez gertaera historiko gisa, baizik eta biografia gisa, eboluzionatu egin dudalako eta orain gauza desberdinak egiten ditudalako. Eta seguru nago ezagutzen nauen jende askok inoiz ez nindukeela koadro mota hauekin erlazionatuko, beraientzako "hankaz gora" dauden obra horien artista naizelako, edo txorien artista... edo nik zer dakit. Beraz, gaur egun ere, badaude pintura hauen alderdi asko-askori buruzko galderak erantzunik gabe.

BESTE ATALAK

[Georg Baselitz. Heroiak]. Sarrera

Georg Baselitz. Heroiak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Zelaia (Field), 1963

Georg Baselitz. Heroiak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Remix

Georg Baselitz. Heroiak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Haizea alde (1966)

Georg Baselitz. Heroiak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Matxinoa (1965)

Georg Baselitz. Heroiak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Bonjour Monsieur Courbet (1965)

Georg Baselitz. Heroiak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Lehen pintura hautsia, tipo berria (pintorea berokiarekin) (1966)

Georg Baselitz. Heroiak, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Adiskideak IV (1966)

Georg Baselitz. Heroiak, Iruzkina, 2017

Info gehiago