Edukira zuzenean joan

Tximistaz Zauritutako Dorrea: Ezinezkoa Helburutzat

302 aretoa

Info gehiago

304 aretoa

Info gehiago

Iruzkinak

303 aretoa

Areto honetako bisitaldia Leopoldo Ferrán-en eta Agustina Otero-ren Jo ta Ke izenburua duen obran sartuz hasiko dugu. Bertan ikus dezakezu makina batek tiroko platerak jaurtitzen dituela olatuek astindutako kostalde arrokatsu baten bideoa erakusten digun pantailaren kontra. Lan honen izenburuak, itsasoak lurrari egiten dion etengabeko oldarrari eta naturarekiko harmonia lortzeko egiten ditugun alferrikako saioei egiten die erreferentzia.

Hemendik aterata eta zure eskuinean geratzen den korridoretik abiatuta artista hauen bigarren lan bat aurkituko dugu. Obra honetan animalien larruz egindako liburu itzel batzuk ikus ditzakegu airean esekita hegazti erraldoiak bailiran. Lan bitxi honen izenburua Egizue hegan madarikatuak, neuk harrapatuko ez bazintuztet, deabruak harrapatuko zintuzkete eta da. Tradizioaren arabera, hontza jakituriaren sinboloa da antzinatetik, baina, Francisco de Goya-k “Arrazoiaren ametsak munstroak sortzen ditu” izeneko grabatuan ohartarazten digunez, hontzaren eta saguzarren forma duten eta pentsalariaren gogoa nahasten duten burutu ezinezko egitasmoen eta lortu ezineko helburuen bidez datorkigu eromena baita ere. Jakituria, arriskutsua izan daitekeen ametsa da, beraz.

Ez dezagun ahaztu ideia horiek guztiak erakusketa honen azpitituluarekin “Ezinezkoa Helburutzat” zerikusia dutela. Ondoren ikusiko dugun lanak bezala.

Zeharka ezazu korridorearen muturrean dagoen atea. Francisco Ruiz de Infante-ren Puzzlea lanaren barruan zaude. Artistak ohartarazten digu egitasmo handinahiak porrot egiten dutela gehienetan: utopiak ameslarien gogoetan soilik burutzen dira. Puzzlea lana zortzi diapositibaz osatzen da, eta denak batera ikusten direnean, aurri egoeran dagoen etxe dotore baten irudia osatzen dute; baina ikuslearen mugimenduak proiektoreak abiarazten dituzte, eta irudi osoa ikustea galarazten dute. Zientzialariek aurkitu dutenez, behatzailearen presentziak eragina du esperimentu baten emaitzan. Lan honen bidez, De Infantek ondokoa esan nahi digu: ezin diegula inguratzen gaituzten gorabeherei edota gure mugei ihes egin; ezinezkoa dela, azken batean, ikuspegi jainkotiarra edukitzea.

Zeharkatu espazio osoa eta atera beste atetik. Zuzenean Ruíz de Infanteren beste obra batean sartuko zara Balen kontrako metala (tailerra) izenburua duena. Lan honetako ate automatikoak ixtean, metalezko estaldura duten hormez inguratutako gela batean gaudela ikusten dugu. Arma-fabrika batean gaudela dirudi. Horma batean etxe zuri baten irudia proiektatzen da, eta etxe horren aurrean jendea ikusten da ilara batean. Argi-pirrinta distiratsuak ikusten dira leherketen soinuarekin batera, gerra-inguru batean baikeunden. Aurkako horman irudi beraren negatiboa ikusten da, izugarrikeriak hil ondorenean ere iraungo balu bezala. Hormaren ostean irteteko atea dago. Irten hortik eta espazio berri batean sartuko zara.

Lan hau ere Francisco Ruíz de Infanterena da. Izenburua Sabotajea da. Nahigabetik ihes egiteko nahiak irteerarantz bultza dezake ikuslea, eta han soinu-pieza bat kokatu du artistak. Segurtasun-jarraibideak euskaraz, gazteleraz eta ingelesez daude, baina hizkuntza horietan ez dakiten pertsonek irakurtzen dituzte, eta hala, “mesedez jo ezazue gertuen duzuen irteerara” bezalako agindu errazak ulergaitzak bihurtzen dira. Segurtasuna arriskuan jartzen da horrela; eta Babelgo Dorrea eraikitzen amaitzea galarazi zuen nahasmena errealitate entzungarri gisa bizitzen dugu.

BESTE ATALAK

Sarrera

Tximistaz Zauritutako Dorrea: Ezinezkoa Helburutzat, Iruzkina, 2000

Info gehiago

302 aretoa

Tximistaz Zauritutako Dorrea: Ezinezkoa Helburutzat, Iruzkina, 2000

Info gehiago

303 aretoa

Tximistaz Zauritutako Dorrea: Ezinezkoa Helburutzat, Iruzkina, 2000

Info gehiago

304 aretoa

Tximistaz Zauritutako Dorrea: Ezinezkoa Helburutzat, Iruzkina, 2000

Info gehiago

301 aretoa

Tximistaz Zauritutako Dorrea: Ezinezkoa Helburutzat, Iruzkina, 2000

Info gehiago