Edukira zuzenean joan

Tximistaz Zauritutako Dorrea: Ezinezkoa Helburutzat

304 aretoa

Info gehiago

Iruzkinak

301 aretoa

Javier Pérez-ek Soinuzko dorrea sortu du, gure burua babestu eta gure helburuak lortzeko erabiltzen ditugun egitura fisiko zein adimenekoen ahuldadea agerian utziz. Lan honetan, neurri eta forma guztietako 2.000 kristalezko ontzi ikus ditzakegu metal zulatuz egindako apal batzuei lotuta. Botila, kaiku, pitxer, txarro, arragoa, saiodi eta kanpai hauek guztiek giza jokamoldearen alor guztiak hartzen dituzten bategiteak sortzen dituzte, bai laborategietan, baita jaki-tokian ere (alkimisten goranahi okerbideratuetatik hasi eta ikerkuntza zientifikoetako esperimentuak zein etxekoandreek prestatutako jakiak hartzen dituztenak). Zorua ezegonkorra da ordea, zoru horren gainean ibiliz gero, dardara egiten du gela osoak, giza lorpenaren bidez jasotako eraikuntza hauskorra eraistearekin mehatxatzen duen lurrikara eraginez.

Ikusi berri duzun erakusketa honetako lanek betiko gaiak jorratu, eta giza izaeraren hainbat paradoxa aztertzen dituzte. Gure jakinminak eta gure egoera hobetu nahiak garrantzi handiko aurkikuntzak eta asmakuntzak ekarri dizkigu, baina, era berean, alferrikako egitasmo handizale ugari utzi dizkigu. Hogeigarren mendeak argiro erakutsi digu aldaketak ez direla beti hoberako izaten; horregatik, murriztu egin da garai bateko aurrerapenekiko lilura. Nolanahi ere, unibertsoa arakatzeari ekin diogun eta ingeniaritza genetikoko esperimentuak egiten hasi garen garaiotan, dorreen eraikuntzak ez dirudi batere erronka handia denik; dena den, erakusketa honetako artistek gizateriaren handinahi eta helburu orokorrei buruz duten ikuspegi poetikoa ematen digute. Izan ere, Babelgo Dorreak bere esanahi mitikoaren funtsa handiena galduagatik ere, azpian datzan mezua Nemrod erregearen garaian bezain indarrean dago gaur egun ere.

BESTE ATALAK

Sarrera

Tximistaz Zauritutako Dorrea: Ezinezkoa Helburutzat, Iruzkina, 2000

Info gehiago

302 aretoa

Tximistaz Zauritutako Dorrea: Ezinezkoa Helburutzat, Iruzkina, 2000

Info gehiago

303 aretoa

Tximistaz Zauritutako Dorrea: Ezinezkoa Helburutzat, Iruzkina, 2000

Info gehiago

304 aretoa

Tximistaz Zauritutako Dorrea: Ezinezkoa Helburutzat, Iruzkina, 2000

Info gehiago

301 aretoa

Tximistaz Zauritutako Dorrea: Ezinezkoa Helburutzat, Iruzkina, 2000

Info gehiago