Edukira zuzenean joan

Tximistaz Zauritutako Dorrea: Ezinezkoa Helburutzat

303 aretoa

Info gehiago

301 aretoa

Info gehiago

Iruzkinak

304 aretoa

Espiralek gorantz edo beherantz eraman gaitzakete, zurrunbiloek pertsona bat zurgatu eta amildegian behera eraman dezaketen bezala. Bila ezazu Mabi Revuelta-ren Medusa-ren kiribilak izeneko instalazioa. Instalazio honetan argia eta substantzia irensteko ahalmenaren bidez bizitza arriskuan jartzen duten zulo beltzek sortzen diguten beldurrari aurre egiteko gonbitea egiten digute. Instalazioaren barrualdean zurrunbilo bat agertzen da (bainuontziko hustubidea). Ostruka-luma beltzez egindako urmael bat ateratzen da bainuontzitik eta lurrean zabaltzen da, lohi primarioa bailitzan. Erakargarria eta higuingarria da aldi berean, eta ikusleak bere beldurrak gainditu dezan eta urmael horren besarkada leunari amore eman diezaion deitzen du.

Artista honen beste obra bat ere, Maitasunaren anatomia, irrikagarria eta nardagarria da aldi berean. Axotaz egindako lerro kurboek espiralak irudikatzen dituzte paper gainean, gorputzeko biloa azal gainean kiribiltzen den moduan. Naturaltasunez marraztutako zirriborro dotore hauek, gogoeta alboratu eta sentimenak askatzen uzteko deia egiten digute. Hala ere, mitoek eta kondairek behin eta berriro ohartarazi gaituzte tentaldian erortzearen arriskuez. Zirtzek, antzinako Greziako sorginak, gizonak zerri bihurtzeko ahalmena zuen; grina eta irrikei amore ematea animalia bihurtzea da (izakiaren egoera primitibora itzultzea alegia). Homero-ren Odisean Eneas-ek Dido uzten du; bere maitearekiko limurkeriak bere halabehar heroikoa betetzea galaraziko ziokeen eta. Limurtzeari aurre egin behar zaio. Arrazoiaren loaldiak nagikeria eta eromena piztu ditzake, nonbait.

Marrazkien ondoan pitxer formako bi eskultura agertzen dira zintzilik. Kanpoaldea artile zuriz estalia dago eta barrualdea, berriz, artile gorrizko eta beltzezko lerroz. Izenburuak, Esne-gozokia, errapeak eta ugalketa-organoak dakarzkigu gogora. Lan honen gaia emakumezkoen sexualitatea da, eta emakumeen gorputzak eta bere zoko-moko ezkutukoenak (gure sorlekua eta itzuli nahi dugun lekua) sorrarazten dizkiguten beldurrak irudikatzen ditu.

Areto berberan Gabriel Díaz-en Piramide-anti lana dago. Obra honek barruko eta kanpoko espazioen arteko lotura arakatzen du halaber (ehorzketa eta askapenaren edota berriro jaiotzearen artekoa). Piramide-anti honek, Gizeh-ko piramide handietara egindako ikustaldi baten oroitzapena du inspirazio-iturritzat (faraoiaren gorpua betierekotasunerako gordetzen zeneko errege-ganbaran sartzearen oroitzapena hain zuzen ere). Hilobiaren barruan, harrizko egitura erraldoi baten barruan, paradoxikoki nolabaiteko euforia sentitu zuen klaustrofobiarekin batera. Bere piramidea kristalezko blokez eginda dago, kristal honen gardentasuna, heriotzaren bidez beharrean, nolabaiteko ezagutzaren edo haraindikotasunaren bidez askatutako izpirituaren metafora delarik.

BESTE ATALAK

Sarrera

Tximistaz Zauritutako Dorrea: Ezinezkoa Helburutzat, Iruzkina, 2000

Info gehiago

302 aretoa

Tximistaz Zauritutako Dorrea: Ezinezkoa Helburutzat, Iruzkina, 2000

Info gehiago

303 aretoa

Tximistaz Zauritutako Dorrea: Ezinezkoa Helburutzat, Iruzkina, 2000

Info gehiago

304 aretoa

Tximistaz Zauritutako Dorrea: Ezinezkoa Helburutzat, Iruzkina, 2000

Info gehiago

301 aretoa

Tximistaz Zauritutako Dorrea: Ezinezkoa Helburutzat, Iruzkina, 2000

Info gehiago