Edukira zuzenean joan

Henri Rousseau

Henri Rousseau [I]

Info gehiago

Henri Rousseau [III]

Info gehiago

Atalak

Henri Rousseau [II]

Bere ibilbidearen hasieran Rousseau-k formatu txikiko pinturak egin zituen batez ere eta horietan Frantziako hiri-aldiriak eta hurbileko landa-ingurua irudikatu zituen. Dena dela, margo horiek taxutzeko moduak ezer gutxi zuen komunean inpresionisten argiaren eta kolorearen bat egitearekin: Rousseauk nahiago izan zuen beste konposatze-teknika bat asmatzea eta, izan ere, teknika horrek bere garaikideengan eta abangoardiako artista gazteengan eragin handia izan zuen. Pintura hauetan basatia baso trinkoek irudikatzen dute eta horiek lehen planoko hiri txukun-txukunetatik argi bereizten dituzte hesiek edo harresiek. Pixkanaka-pixkanaka hiri arrazionaletik aldendu zen eta naturaren irudikatze desegituratu eta gartsura egin zuen.

Erretratua ere landu zuen hastapenetatik. Maiz ezohiko zerbait bihurtzeko erretratuak berariaz itxuraldatzen zituen, batik bat “erretratu-paisaiak” direlakoak; bada, genero hori berak asmatu zuela esaten zuen Rousseauk. Erretratu txikienek (pertsonaren aurpegia besterik ez), “erretratu-paisaia” horiek (atzealdeak pertsonaren inguruko funtsezko informazioa ematen digu) eta bestelako erretratuek aditzera ematen dute halako arroztasun psikologikoa, erretratatutakoaren gainetik nabaritzen den ezaugarria.

BESTE ATALAK

Henri Rousseau [I]

Henri Rousseau, Atala, 2010

Info gehiago

Henri Rousseau [II]

Henri Rousseau, Atala, 2010

Info gehiago

Henri Rousseau [III]

Henri Rousseau, Atala, 2010

Info gehiago