Edukira zuzenean joan

Henri Rousseau

Henri Rousseau [II]

Info gehiago

Atalak

Henri Rousseau [III]

Izenburua:
Henri Rousseau [III]
Erakusketa:
Henri Rousseau
Gaiak:
Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Kolorea | Konposizioa | Tamaina | Natura | Ametsak
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Rousseau, Henri

Rousseau ez zen behin ere oihan tropikalean izan. Hala ere, landare eta animalia exotikoak ezagunak zituen, sarritan joaten baitzen inguruko lorategi botanikoetara eta zooetara. Argazkiak, posta-txartelak eta aldizkarietako irudiak ere zuzeneko iturri izan zituen. Haren oihanen pintura ospetsuak, formatu bereziki handian egindakoak, ametsetako konposaketa koloretsuak dira askotan; horietan fantasia berreskuratzen da, modernotasuna ernatzen ari zen une horretan hain zuzen. Ondo dakigu Rousseauk argazkigintzan interes berezia zuela. Maiz eramaten zituen irudi baten egitura edo osagaiak beste batera, eta argazkietan zegoena mihisean jasotzean, oso bestelako mundua sortzen zuen: osagaiak geruzaka antolatu eta kameraren objektiboak jatorrian hartutakoarekin zerikusia ez zuten irudiak sortzen zituen.

BESTE ATALAK

Henri Rousseau [I]

Henri Rousseau, Atala, 2010

Info gehiago

Henri Rousseau [II]

Henri Rousseau, Atala, 2010

Info gehiago

Henri Rousseau [III]

Henri Rousseau, Atala, 2010

Info gehiago