Edukira zuzenean joan

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945

Kubismoa eta abangoardia

Info gehiago

Atalak

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945

Pablo Picasso Bartzelonatik, bizi zen hiritik, Parisa joan zen lehenengoz 1900. urteko Parisko Erakusketa Unibertsalak erakarrita. Orduan hemeretzi urte zituen artistak eta Montmartre auzoan haren gustuko giro zirraragarria, dekadentea eta iradokitzailea aurkitu zuen, jarrera bohemio ihardukitzailea zeriona. Urte horretan bertan Le Moulin de la Galette koadroa margotu zuen. Lan honetan ikus daitekeena aurreko mendeko artistak ere liluratu zituen: gizarte-klase guztietako paristarrak, jatorri nahiz errespetagarritasun-maila anitzetakoak, gasak argiztatutako dantzaleku ospetsuan elkartuta.

Izan ere, Picasso ez zen izan Parisko hiriguneko zertzeladak inspirazio iturritzat erabili zituen bakarra. Paris abangoardiaren hiriburua zen XX. mendearen hasieran. Mundu osoko artistak joan ziren bertara bizitzera, eta bertan, arte- eta literatura-forma berriak sortu zituzten, eta hiriko bizitza erabat eraldatzen ari zen garapen ekonomiko, sozial eta teknologiko azkarrari erantzun zioten. Parisen Pablo Picassok eta Georges Braque-k pinturaren arauak goitik behera aldatu zituzten, Robert Delaunay-k kolore-konposizio atseginak sortu zituen, Vasily Kandinsky-k abstrakzioan bide berriak zabaldu zituen eta Constantin Brancusi-k eskulturak espazioan aurkezteko modua birplanteatu zuen.

New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum Bildumako maisulan ugari biltzen dituen erakusketa hau artearen historian gertatutako sorkuntza oparoko aldi bizi bati emandako begiratua da. Hiriko ikuspegiak erakusketak XX. mendearen lehen urteetatik Bigarren Mundu Gerrara arteko lanak aurkezten ditu. Arte modernoaren mugimendu nagusiak —Kubismoa, Orfismoa eta Surrealismoa, besteak beste— eta Parisko Eskola (École de Paris) izenez ezaguna egin zen taldeko artistak aztertzen ditu. Erakusketako askotariko arte-ikuspegiek estetika kontserbadoreak saihesteko eta hiri moderno baten egunerokotasunaren pertzepzioak eraldatzeko gogoa islatzen dute.

BESTE ATALAK

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Atala, 2016

Info gehiago

Kubismoa eta abangoardia

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Atala, 2016

Info gehiago

Modernotasuna eta tradizioa

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Atala, 2016

Info gehiago

Surrealismoa eta abstrakzioa

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Atala, 2016

Info gehiago