Edukira zuzenean joan

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945

Info gehiago

Modernotasuna eta tradizioa

Info gehiago

Atalak

Kubismoa eta abangoardia

Kubismoa XX. mendeko lehenengo hamarkadetan Parisen sortutako arte-berrikuntza garrantzitsuenetako bat da. Pinturari heltzeko modu iraultzaile hori Pablo Picasso-k eta Georges Braque-k garatu zuten 1907 eta 1914 artean. Ikusizko artearen arauak eta irudikapenaren zerizana bera ere zalantzan jarri zituzten. Olerkari eta kritikari Guillaume Apollinaire askotan jo da “Kubismo” terminoaren asmatzaile moduan; honela deskribatu zuen: “osotasun berriak irudikatzen dituen artea da, ez ikusmenaren, baizik eta jakintzaren errealitatetik hartutako elementuez baliatuz”.

Areto honetan Picassoren eta Braqueren funtsezko artelanak daude, Kubismo Analitikoaren adibide direnak; estilo intelektual horretan espazioa eta forma “analizatzen” edo “zatikatzen” dira. Braqueren Pianoa eta mandora (1909–10) eta Picassoren Botilak eta edalontziak (1911–12) lanetan estilo horren ezaugarri asko azaltzen dira: oraindik ere kolore hitsetan margotutako natura hilak ezagunak dira margolan horietan, baina objektuak alde anitzetan zatikatuta daude, baita hondoa ere.

Picassok eta Braquek areto eta galeria pribatuetan erakutsi zituzten haien lan kubistak eta, beraz, ez ziren Parisko publiko handira heldu. Ikusle horiek Albert Gleizes-en, Jean Metzinger-en, Robert Delaunayren eta Puteauxko taldeko beste pintore batzuen lanen bidez izan zuten mugimenduaren berri —Puteauxko taldeari hala deitzen zioten izen horretako Parisko inguruetako herrian lan egiten baitzuten pintoreetako asko—. Haien koadro kubistak zirraragarriak eta asaldagarriak izan ziren bisitarientzat 1911ko Independenteen Aretoan erakutsi zirenean; areto horretan akademiako erakusketa tradizionalagoetatik at zegoen artea ikusgai ipintzen zen urtero. Erakusketa oso kritikatu zuten, eta horren ondorioz Gleizes, Metzingerrekin batera, mugimenduaren alde agertu zen liburu batean: Kubismoaren estetika zientziaren, matematiken eta filosofiaren aurrerapauso modernoekin lotu zuen. Geroago Gleizesek haren konposizio geometrikoetako forma dinamikoak honakoa islatzen zutela azaldu zuen idatziz: “bizitza bezain aldakorra den artearen garapen normala”.

BESTE ATALAK

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Atala, 2016

Info gehiago

Kubismoa eta abangoardia

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Atala, 2016

Info gehiago

Modernotasuna eta tradizioa

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Atala, 2016

Info gehiago

Surrealismoa eta abstrakzioa

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945, Atala, 2016

Info gehiago