Edukira zuzenean joan

Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea

Hitzaurrea

Info gehiago

Atalak

Making Africa. gaur egungo diseinuaren kontinentea

Izenburua:
Making Africa. gaur egungo diseinuaren kontinentea
Erakusketa:
Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea
Gaiak:
Arte afrikarra | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Diseinua | Afrika
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea

Munduan, egun ezagutzen dugun moduan behintzat, aldaketa sakonak gertatzen ari dira politikaren, ekonomiaren, kulturaren eta teknologiaren eremuetan. Diseinuak aldakuntza hauek errazteko, are bizkortzeko, izango duen zeregina atzeman nahi duen guztiak hegoalderantz, Afrikarantz hain zuzen, begiratu behar du. Izan ere, Afrikan aldaketa hauek nabarmenagoak dira; esaterako, 2012. urtean 650 bat milioi sakelako telefono erregistratu zeuden Afrikan, AEBn eta Europan baino gehiago. Aldaketa honen aitzindariak belaunaldi berri bateko pentsalari eta eragileak dira, diziplina anitzak bateratzen dituzten proposamenak egiten dituzten aldetik. Proposamen ezohiko horiek Afrikako kontinentearentzat nahiz mundu osoarentzat baliagarriak dira eta diseinua ulertu ohi dugun modua goitik behera aldatzen dute.

Making Africa — Gaur egungo diseinuaren kontinentea erakusketak orain gutxi egindako sormen-lanak aurkezten ditu, eremu anitzetakoak: objektu eta altzarien diseinua, arte grafikoak, ilustrazioa, moda, arkitektura, hirigintza, artea, eskulangintza, zinema eta argazkigintza; baliabide digital nahiz analogikoak ere azaltzen dira. Izan ere, lan hauek diziplina ezberdinen artean dauden tarte lauso horiek betetzeko borondatearekin sortu dituzte; horrela izanda ere, XXI. mendean diseinuak zer lor dezakeen eta zer lortu beharko lukeen galderei erantzun zehatzak ematen dizkiete. Gehienetan artelan bakoitzeko ale gutxi egiten dira, eta lantaldean sortutakoak izaten dira; ekoizpena deszentralizatutakoa da baina hiri-ingurunekoa; prozesuak du garrantzia, ez hainbeste emaitzak. Artelan hauen egileak lantoki egituratu eta antolatuetatik at lan egiten dute; askotan aurretik egindako zerbait berrerabiltzen dute, edo, aitzitik, hutsetik sortzen dituzte usadiozko lanabesak nahiz baliabide elektronikoak erabiliz. Hala, artelan hauek iraultza digitalaren eta gure eguneroko analogikoaren arteko loturak sortzen dituzte; materialen erabilera berriak asmatzen dituzte; gizartearekiko konpromisoa erakusten dute (ez hainbeste merkatuarekiko) eta etorkizunerako aurreikuspen ausartak egiten dituzte. Gaur egungo sormen-lan hauek XX. mende erdialdeko lanekin lotura dute. Izan ere, une horretan kolonialismoaren amaiera ospatzen zuten gazteek eta munduan berezko lekua eta aukeradun etorkizun bat izateko eskubidea aldarrikatzen zuten. Making Africa erakusketan une hartako artearen eta diseinuaren adibideak gaur egungo lanen ondoan ipini dira; hala ere, erakusketaren bitartez ez da Afrikako diseinuaren irudi osatua erakutsi nahi. Izan ere, 54 herrialde, 2.000 hizkuntza eta kultura baino gehiago, eta 1.000 milioi biztanleko continente hau zabalegia, konplexuegia eta anitzegia da. Erakusketak, ordea, agian oraindik ezezaguna den kontakizun bat eskaintzen du, Afrikara begiratzean sor daitezkeen askotariko bat. Halaber, kontinente hau erabat berria den ikuspegi batetik begiratzeko gonbidapena da.

BESTE ATALAK

Making Africa. gaur egungo diseinuaren kontinentea

Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea, Atala, 2015

Info gehiago

Hitzaurrea

Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea, Atala, 2015

Info gehiago

Ni eta gu

Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea, Atala, 2015

Info gehiago

Espazioa eta objektua

Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea, Atala, 2015

Info gehiago

Jatorria eta etorkizuna

Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea, Atala, 2015

Info gehiago