Edukira zuzenean joan

Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea

Hitzaurrea

Info gehiago

Espazioa eta objektua

Info gehiago

Atalak

Ni eta gu

Diseinua tresna eraginkorra da eguneroko bizitzan: gure buruaren inguruan solas egiteko, talde baten parte garela adierazteko eta gure bereizgarriak aditzera emateko. Afrikar gazteen belaunaldi gazte batek aski arruntzat jotzen du kultura globalaren parte direla ustea, eta, hartara, gazte horiek sare sozialak, blogak eta YouTube erabiltzen dituzte beren burua adierazteko. Festa eta dibertsioa, beraz, politikaren eremura eramaten dituzte, duela 50 hamar urte gertatu zen bezala: kontinenteko herrialde gehienek independentzia lortu zuten eta hainbat argazkilarik, tartean, Malick Sidibé-k eta Seydou Keïta-k, aro berriko poza eta alaitasuna jaso zituzten. Afrikako gizartean eta kulturan gertatzen diren aldaketak, baina, ez dira munduko joeren kopia hutsa. Horren adibide ditugu loratzen ari diren zenbait azpikultura, adibidez, Botswanako heavy metal giroa eta Kongoko Errepublikako sapeur gizonak. Bi taldeak Mendebaldeko estiloaz baliatzen dira —larrua eta tatxetak eta jantzi dotoreak eta Panama kapelak—, baina kode estetikoak beste modu batean ulertzen dituzte, eta, ondorioz, Afrikakoa baino ez den kultura sortzen dute. Moda sexuen arteko mugak aztertzeko tresna da —sedukzioa eta generoen rolak tartean— eta gutxiengo sexualek adierazpide moduan erabiltzen dute. Hemen ikusgai dauden lan guztiek berezko dute alderdi politikoa eta horren osagai izaten da, maiz, alderdi soziala. Kunlé Adeyemi-ren eraikinak, Chicoco Radiorako, herritarren erresistentzia arkitekturara eramatearen adibide dira. Lucinda Mudge zeramikagileak Txinako portzelanaren estetika duten murkoetan Hegoafrikako, jaioterriko, hainbat gai lantzen ditu, besteak beste, delinkuentziari beldurra eta gizartearen berdintasunik eza.

BESTE ATALAK

Making Africa. gaur egungo diseinuaren kontinentea

Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea, Atala, 2015

Info gehiago

Hitzaurrea

Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea, Atala, 2015

Info gehiago

Ni eta gu

Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea, Atala, 2015

Info gehiago

Espazioa eta objektua

Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea, Atala, 2015

Info gehiago

Jatorria eta etorkizuna

Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea, Atala, 2015

Info gehiago