Edukira zuzenean joan

Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea

Making Africa. gaur egungo diseinuaren kontinentea

Info gehiago

Ni eta gu

Info gehiago

Atalak

Hitzaurrea

Nola begiratzen diogu Afrikari? Nork begiratzen dio nori? Cyrus Kabiru artista kenyarraren betaurreko-eskulturak metafora sendoa dira, gaur egun behar-beharrezkoa den ikuspuntu aldaketarena. Atal honetan, kontinentearen inguruko aurreiritziei aurka egiteko, estereotipoak eta Afrikaren gaineko ezjakintasuna jorratzen duten lanak daude; adibidez, ohartzen al gara Afrikaren tamainaz? Era berean, atal honetan kontinentea nola irudikatzen den aztertzen da. Nork hitz egiten du Afrikari buruz? Nola? Menderik mende, Afrikari begiratzeko modua Europako esploratzaile eta misiolariek zehaztu dute, haiek bidalitako kroniken bidez. Are gaur egungo Afrikaren inguruko informazioa aurkezteko modua —ustez datu objetiboei baino ez bide dagokiona— sarritan klixeetan oinarrituta dago, eta, beraz, interpretatzeko eskubidea ahalbidetzen du. Atal honetan diseinatzaile grafikoek Afrikari buruzko informazioa aurkezteko baliatutako hainbat molde daude; bestelako taxutze horiek kontinentearen beste ikuspegi bat, argiagoa, sorrarazten laguntzen dute.

Zer da diseinua? Zer da Afrika? Eta zer da Afrikako diseinua? Galdera horien erantzunak berriz aztertzeko garaia da, mundu osoa aldatzen ari baita. Diseinua aspalditik kopuru handitan ekoitzitako produktuak sortzetik eta taxutzetik haratago joan da; prozesuak, sistemak, zerbitzuak eta elkartruke sozialak barne hartzen eta itxuratzen ditu. Afrikaren gainean darabilgun ikusmoldeak ere zabalagoa behar du. Zalantzarik gabe, gosetea, ustelkeria eta paisaia liluragarriak ez ezik, badago besterik Afrikan. Eta Afrikako diseinuak birziklapenaz, usadiozko artisautzaz eta diseinu humanitarioaz gain, beste gai interesgarriago batzuetaz ere arduratzen da. Making Africa — Gaur egungo diseinuaren kontinentea modu berezian antolatu eta taxutu da: bi urtez, diseinuaren eremuan lan egiten duten Afrikako eta diasporako teorilari eta sortzaile ugari bildu ziren eta ideien laborategiak eta elkarrizketak egin zituzten. Tartean ziren izen handiko erakusketa-komisario, ikerlari, diseinatzaile, idazle eta arkitektoak, esaterako, Okwui Enwezor, Koyo Kouoh, Edgar Pieterse, Mugendi M’Rithaa eta Jim Chuchu. Afrikaren definizioa eta afrikarren berezitasunak aztertu zituzten, baita gai horiek haien lanerako garrantzia ote duten; afrikar diseinurik badagoen, eta, egotekotan, nolakoa den ikertu zuten; eta hainbat nozio berriz definitu zituzten, esaterako, zertan datzan birziklapena eta zer den informala. Horrez gain, kontinentea bertako sormen-lanetan islatuta ote dagoen, eta, hala bada, nola islatzen den arakatu zuten, baita diseinuak Afrikako etorkizunean zer leku duen ere. Ados egon ala ez, haien iritziak eta ikuspuntuak berritzaileak eta harrigarriak dira. Erakusketa hau haien Afrikan murgiltzeko aukera da.

BESTE ATALAK

Making Africa. gaur egungo diseinuaren kontinentea

Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea, Atala, 2015

Info gehiago

Hitzaurrea

Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea, Atala, 2015

Info gehiago

Ni eta gu

Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea, Atala, 2015

Info gehiago

Espazioa eta objektua

Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea, Atala, 2015

Info gehiago

Jatorria eta etorkizuna

Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea, Atala, 2015

Info gehiago