Edukira zuzenean joan

Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea

Ni eta gu

Info gehiago

Jatorria eta etorkizuna

Info gehiago

Atalak

Espazioa eta objektua

XXI. mendearen erdialdean, munduko herritarren % 65 eta 70 artean hirietan biziko da, eta egoera horrek ekarriko dituen erronkei aurre egin beharko die diseinuak. Gaur egun nabaria da hiriak eta haren informaltasun handiak Afrikako sormen-lanetan duten eragina. Hiria dute ardatz, besteak beste, Tahir Carl Karmali, Bodys Isek Kingelez, Vigilism, Michael MacGarry, Mikhael Subotzky, Meschac Gaba, James Muriuki eta Peterson Kamwathi egileek. Proposamen batzuk guztiz alegiazkoak badira ere, Justin Plunkett-en metal korrugatuzko dorrea kasu, gaur egun biztanle askoko hiri-guneetako gizartearen, ekonomiaren, politikaren eta kulturaren errealitatearen ikuspegi jakin bat modu probokatzailean azaltzen dute. “Espazioa eta objektua” atal hau pertsonei eta bizilekuei eskani zaie. Hiria jorratzeaz gain, giza banakoaren ingurua osatzen duten teknologiak, materialak eta sistemak azaltzen dira. Aurrez aurre jarri dira gizakiak egindako guneak eta gune naturalak, altzairua eta buztina, birziklapena eta usadiozko artisautza. M-Pesa sistemak, adibidez, hutsune bat bete du: diru-sarrera txikia dutenei toki batetik bestera dirua transferitzeko egitura eskaini die, banku- -sistema ofiziala ez baitute eskuragarri. Sakelako telefono bidezko diru-trasferentziak egiteko zerbitzu hori oso erabilerraza da —Safaricom Kenyako sakelako telefono enpresak abian jarri zuen 2007an—. M-Pesako tokiko agenteek kudeatzen dute —gainera, gasolina, janaria eta egunkariak sal ditzakete haien dendetan—: diru-kopurua leku jakin batean utzi ondoren, hartzaileari ordaintzen zaio beste edonon SMS bidez bidalitako kode bat aurkeztuz gero. Kenyako barne produktu gordinaren % 25 inguru sistema honen bidez mugitzen da.

BESTE ATALAK

Making Africa. gaur egungo diseinuaren kontinentea

Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea, Atala, 2015

Info gehiago

Hitzaurrea

Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea, Atala, 2015

Info gehiago

Ni eta gu

Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea, Atala, 2015

Info gehiago

Espazioa eta objektua

Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea, Atala, 2015

Info gehiago

Jatorria eta etorkizuna

Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea, Atala, 2015

Info gehiago