Edukira zuzenean joan

Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea

Espazioa eta objektua

Info gehiago

Atalak

Jatorria eta etorkizuna

Afrikako kulturaren alderdi asko globalak dira. Beyoncé eta Katy Perry pop izarren YouTube bideoek beste inon bezain beste klik izaten dituzte. Aldi berean, kontinentearen historian sakon errotuta dago Afrikako kultura, eta sortzaile askok sustrai horiek haintzat hartzen dituzte, munduko globalizazioari erantzuteko. Frantziar- -kongotar Taali M abeslariaren webgunea, adibidez, antzinako Afrikako erreinu baterako gonbidapentzat har liteke, webgunearen arte-zuzendari Pierre-Christophe Gam-en arabera. Mende luzetako kolonizazioak eragin handia du Afrikako kulturan. Horren adibide bikaina da Afrikako (Afrika mendebaldeko) ikur bihurtutako oihal mota bat, beste batzuen artean, ankara izenez ezaguna dena. XIX. mende erdialdera Herbehereetako eta Ingalaterrako konpainia batzuek Indonesiako batik ehunen ekoizpena industrializatu zuten, eta Vlisco konpainia merkatu-buru bihurtu zen (gaur egun ere bada). Ez dago argi oihal horiek nola iritsi ziren Afrikara, baina inprimatu koloretsu horiek entzute handia izan zuten, eta ez ziren inoiz xede zen Herbeheeratako merkatura heldu. Gaur egungo diseinatzaile askok ehun hori erabiltzen dute, eta, aldi berean, ahots kritiko askok zalantzan jartzen dute kolonizatzaileen produktu hori onartzearen eta erabiltzearen egokitasuna.

Azkenaldiko historian Nelson Mandelaren irudiarekin kontinente osoa identifikatu da. Gaur egungo artista eta diseinatzaileek ere zerbait partekatzen dute: etorkizunera begiratzeko modua. Ikuspegi zertxobait distopikoak dira funtsean, baina, azkenean, itxaropena dago. Ideia hau estatu-batuar-nigeriar Ikiré Jones moda-etxearen zapi batean ikus daiteke: 2081eko Parisko irudi bat da, eta bertan Afrika berri bateko bisitariek Eiffel dorrea baino mirespen handiagoa sorrarazten dute. Publizitate-liburuxketan zera esaten du etxeak: “Immigranteak zirenez iseka egiten zieten, eta erdeinatzen zituzten. Aspaldi izan zen hura. Gaur egun ikusnahi artean ibiltzen dira, kameren aurrean, eta turistek elkarri galdetzen diete nor diren”. Ikuspegi ausarta da, inoiz egia izan daitekeen arren.

BESTE ATALAK

Making Africa. gaur egungo diseinuaren kontinentea

Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea, Atala, 2015

Info gehiago

Hitzaurrea

Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea, Atala, 2015

Info gehiago

Ni eta gu

Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea, Atala, 2015

Info gehiago

Espazioa eta objektua

Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea, Atala, 2015

Info gehiago

Jatorria eta etorkizuna

Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea, Atala, 2015

Info gehiago