Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
Kontrola eta zurruntasuna
Atalak
Barnealdea eta kanpoaldea
- Izenburua:
- Barnealdea eta kanpoaldea
- Erakusketa:
- Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta espazioa | Artea eta identitatea | Sorkuntza artistikoa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Aipatutako artistak:
- Gober, Robert | Smith, Kiki | Whiteread, Rachel
1980ko eta 1990eko hamarkadetan, artista askok arreta jarri zuten gorputzean eta etxean norbanakoaren identitatearen edukiontzi eta kultura- eta politika-gai zabalagoak aztertzeko gune izateagatik. Kiki Smith-ek gorputzaren funtziorik oinarrizkoenaz lotsagabeki baliatzen da giza existentziaren funtsezko gorpuztasuna azalerazteko, eta gorputzaren barnean eta kanpoan dagoenaren arteko mugen lausotasunari heltzen dio. Haren bi lanen irudiei hondakinak aske erortzen zaizkie; beste lan batean, ostera, gorputz tente eta harro bat aurkezten du eta horri barneko organo koloretsuak darizkio sabeleko irekidura batetik. Erraien irudikapen horien aldean, Rachel Whiteread-en molde-lanek, objektuen inguruko espazio negatiboenak direnek, isilean omentzen dute jadanik ez dagoena. Haren lanek horien sorburu diren baina bertan ez dauden objektuen hondarrak eta oihartzunak dituzte soilik, hala nola, gorpuak garbitzeko mahai bat edo liburuen lerro bat. Robert Gober-ek kulturak ezartzen dituen sexu-zereginen desegokitasuna aztertzen du, baita estereotipoen izaera zapaltzailea ere. Etxeko objektu ezagunen —konketak, oheak, saskiak— eraldaketa surrealistak bere burua berritxuratzeko era obsesiboan borrokatzen den gorputz baten ordezko modukoak dira; gatazka hori argi ikusten da bi generoak dituen argizarizko gorputz-enborrean.