Edukira zuzenean joan

Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection

Kontrola eta zurruntasuna

Info gehiago

Banakotasuna eta taldekotasuna

Info gehiago

Atalak

Iraulketa eta eraldaketa

Areto honetako artistek komunean dute halako espiritu ikonoklasta, eta ironiaz eta umore urratzaileaz baliatzen dira kulturaren arauak hausteko. Sarah Lucas-ek, adibidez, emakumezko irudi burugabe bat taxutu du: jarrera pasiboa eta hankak irekiak ditu; horrela, kritika egiten die emakumearen gorputza sexu-giroan nola erabiltzen den inguruko estereotipoei. Chris Ofili-k aurre egiten die arrazen irudikapenei superheroi beltz baten karikaturarekin. Paul McCarthy-k identitatea nola sortzen den aztertzen du giza tamainako irudi bati esker: forma ugariko piezak jostailu-itxurako irudi horren zuloetan sar litezke, eta lortzen dena askotariko konbinazio zentzugabeak dira.

Beste artista batzuek, aldiz, zalantzan jartzen dituzte gure kulturan bat-bateko komunikazioek eta hedabideen irudikapenek gainezka egiten duten garaian artea sortzeko zailtasunak. Mike Kelley-k, adibidez, esperientzia pribatuaren eta emanaldi publikoaren arteko muga eza aztertzen du umorez haren eskulturan; izan ere, mikrofono bat jarri du komun publiko eramangarri batean. Nate Lowman-ek itsasoko petrolio-plataformen aurkitutako irudiak eraldatu ditu: argazkiak berriz atera dizkie eta handitu egin ditu. Gainera, irudi bakoitzaren titulua 1980ko hamarkadako AEBko Dynasty (Dinastia) telesaileko pertsonaien omenez jartzean, halako arruntasuna ematen die bitxiki liluragarriak diren irudi horiei. Martin Kippenberger-ek harro erakusten du artista gisa erantzukizunik ez duela inolako estilo edo baliabide jakin bati ez atxikitzean. Bai Kippenbergerrek bai Guyton\Walker bikoteak haien lanen materialak eta testuinguruak aldatzen dituzte irudien bilakaera bisuala eta sinbolikoa aztertzeko.

BESTE ATALAK

Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection

Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection, Atala, 2011

Info gehiago

Barnealdea eta kanpoaldea

Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection, Atala, 2011

Info gehiago

Kontrola eta zurruntasuna

Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection, Atala, 2011

Info gehiago

Iraulketa eta eraldaketa

Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection, Atala, 2011

Info gehiago

Banakotasuna eta taldekotasuna

Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection, Atala, 2011

Info gehiago