Edukira zuzenean joan

Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection

Iraulketa eta eraldaketa

Info gehiago

Atalak

Banakotasuna eta taldekotasuna

Areto honetan eta 105 aretoan (solairu honetan bertan, Atrioa zeharkatu eta eskuinera) dauden lanek hainbat ikuspegi ematen dituzte aditzera egungo mundua itxuratzen duten indar sozialen, politikoen eta ekonomikoen inguruan. Aldi berean, lanok garai eta leku jakin batetik haratago doan giza esperientziaren alderdiak ere jorratzen dituzte. Kutluğ Ataman-ek Turkiako biztanle-talde baztertu baten narrazioak, bata bestearekin lotzen direnak, aztertzen ditu bere instalazioan elkarrizketa gogor eta pertsonalen bidez; Mona Hatoum-en egitura geometriko esanguratsuak, bestalde, norbanakoaren eta taldeen ezinegona iradokitzen du. Alexandros Psychoulis-ek hari arrosazko sare bat aurkezten du; Walid Raad/The Atlas Group-ek era soilean, artxibategi modura, azaltzen ditu alegiazko gertaerak; eta Steve McQueen-ek bideo-diptiko poetiko bat ipini du ikusgai. Hiru artista horiek, bakoitzak bere erara, gatazka bortitzen ondorioen inguruan hausnartzen dute. Paul Chan-ek desegiten ari den munduaren erretratu makurra egin du eta William Kentridge-k gaixo dagoen gorputz baten inguruko bidaia bizia aurkeztu; hala, suntsipen pertsonala edo mundu mailakoa irudikatzen dute estetika bare batez baliatuz. Gabriel Orozco-ren muntaia sakabanatuak New York hiriko kaleetan ausaz aurkitutako material baztertuekin egindako eskultura-aztarnak dira; muntaiek hiri-paisaiako hondakinak eraldatzen dituzte eta forma berri eta iradokitzaile bihurtzen dira. Azkenik, Thomas Hirschhorn-ek antzeko aldaketa eragiten die material umilei: haren zinta itsaskorreko eta kartoizko kobazuloak aipamen egiten dio guztiontzako berdintasuna oinarri duen isilpeko gizarte utopiko bati.

BESTE ATALAK

Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection

Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection, Atala, 2011

Info gehiago

Barnealdea eta kanpoaldea

Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection, Atala, 2011

Info gehiago

Kontrola eta zurruntasuna

Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection, Atala, 2011

Info gehiago

Iraulketa eta eraldaketa

Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection, Atala, 2011

Info gehiago

Banakotasuna eta taldekotasuna

Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection, Atala, 2011

Info gehiago