Edukira zuzenean joan

Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection

Barnealdea eta kanpoaldea

Info gehiago

Iraulketa eta eraldaketa

Info gehiago

Atalak

Kontrola eta zurruntasuna

Areto honetako lanek ordenaren, alienazioaren eta hilkortasunaren kontzeptuak aztertzen dituzte eta horretarako guztiek darabilte baliabide formal bera, hain zuzen, euskarria eta geometria zurruna. Indar hunkigarria badute ere, lan horien oinarri formala sareta modernoa eta minimalista da. Saretaren egituraren ezaugarriei buruz hausnartu eta erakusgai jartzeko aukerak aztertu ostean, areto honetako artistek erabilera eta esanahi berriak eman dizkiote forma horri: sareta ez da jada egitura formal hutsa, narrazioak sartzeko eremu bihurtu da. Kendell Geers-en bizar-xafladun alanbrezko barrikadak, militarrek erabiltzen dituztenen antzekoa denak, ezkutuko biolentzia-kutsua du, zutabe itxurako formen errepikapenak areagotzen duena. Azpiko mehatxu kutsu hori Damien Hirst-en kristalezko kutxa hutsean eta behien organo disekatuen aurkezpen zientifikoetan ere ageri da. Bestalde, Marina Abramović-en bideoek heriotzaren gaiari heltzen diote deboziozko ekintza lasai baten bidez, hain zuzen, giza hezurdura baten garbiketa erritualaren bitartez —pilatutako monitoreetan antolatu da giza gorputz usteldua irudikatzeko—. Louis Bourgeois-en laneko esku elkartuek, altzairuzko kutxa baten barruan sartuta daudenek, Abramovićen lanaren intimitatea gogorarazten dute. Mark Dion-ek eta Robert Williams-ek sareta erabiltzen dute haien bitxikerien kabinetean kaotikoa den natura sailkatzen duten aurkako bi sistema (giza hezurduraren inguruan egituratzen dira) erakusteko.

BESTE ATALAK

Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection

Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection, Atala, 2011

Info gehiago

Barnealdea eta kanpoaldea

Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection, Atala, 2011

Info gehiago

Kontrola eta zurruntasuna

Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection, Atala, 2011

Info gehiago

Iraulketa eta eraldaketa

Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection, Atala, 2011

Info gehiago

Banakotasuna eta taldekotasuna

Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection, Atala, 2011

Info gehiago