Edukira zuzenean joan

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova

Alexandra Alexandrovna Exter (1882–1949)

Info gehiago

Atalak

Abangoardiako amazonak

Azken urteetan zehar abangoardia errusiarraren lorpen berritzaileei buruzko dokumentazio zabala bildu izan den arren, bada arreta handirik eman ez zaion alderdi bat: egundaino ezagutu gabeko emakumezko artisten kopuru handiaz osatutako talde batek mugimendu hartan izandako parte-hartzea hain zuzen ere. Emakumezkoek ez zuten inoiz halako zeregin eraginkorrik eta garrantzitsurik izan Mendebaldeko artearen historian, balio estetiko tradizionalen definizio berria sortu eta artearen eta bizitzaren arteko betiko banaketa auzitan jarriko zuen kultur proiektu iraultzaile bat eratzeko garaian.

Erakusketak sei artista bikainen lana aztertzen du: Alexandra Exter, Natalia Goncharova, Liubov Popova, Olga Rozanova, Varvara Stepanova eta Nadezhda Udaltsova. Erakusketa honetako sei artistek irrika bera zuten, alegia, “arte-sorkuntzarako oinarri guztiz berriak” deskubritzeko bidaia bati ekitea, artista haien arteko batek, Olga Rozanovak, adierazi zuenez. Helburu hori lortzearren, artista hauen arteko bakoitzak berezko eta bere kasako estiloa lantzeari ekin zion, arte ederren zein arte aplikatuen alorrean berrikuntza sakonak eraginez. Abangoardiako amazonak sei artista hauen lanei buruzko banakako azterketen inguruan egituratuta dago, eta guztien obrak elkarren artean oso desberdinak izanagatik ere, lotura estuak dituztenez, arte errusiarraren bilakaera ikus dezakegu artelan hauen bidez, hasi neoprimitibismotik, kubofuturismotik eta rayonismotik eta suprematismora eta konstruktibismora heldu arte.

70etik gora pintura edo paper gaineko lanez osatutako erakusketa honetan hogeitik gora bilduma publiko zein pribatuek utzitako lanak bildu dira, artean Errusiako eskualde-museoek utzitakoak. Gainera nabarmentzekoa da, lan horietako asko lehenbiziko aldiz daudela ikusgai Mendebaldean sortu zirenetik.

BESTE ATALAK

Abangoardiako amazonak

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Atala, 2000

Info gehiago

Alexandra Alexandrovna Exter (1882–1949)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Atala, 2000

Info gehiago

Natalia Sergeevna Goncharova (1881–1962)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Atala, 2000

Info gehiago

Liubov Sergeevna Popova (1889–1924)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Atala, 2000

Info gehiago

Olga Vladimirovna Rozanova (1886–1918)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Atala, 2000

Info gehiago

Varvara Fedorovna Stepanova (1894–1958)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Atala, 2000

Info gehiago

Nadezhda Andreevna Udaltsova (1885–1961)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Atala, 2000

Info gehiago