Edukira zuzenean joan

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova

Liubov Sergeevna Popova (1889–1924)

Info gehiago

Varvara Fedorovna Stepanova (1894–1958)

Info gehiago

Atalak

Olga Vladimirovna Rozanova (1886–1918)

Izenburua:
Olga Vladimirovna Rozanova (1886–1918)
Erakusketa:
Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova
Gaiak:
Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Errusia | Zaum | Kazimir Malevich
Mugimendu artistikoak:
Abangoardia | Arte Abstraktua | Futurismoa | Kubismoa
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Rozanova, Olga

Rozanova, erakusketa honetako artista gehienak ez bezala, San Petersburgen Moskun baino gehiago bizi eta lan egin zuen. Ez zen inoiz Europako mendebaldean izan, baina kubismoaren, eta batez ere futurismoaren aurkikuntzen berri zuen, eta italiarrek bezala, abiaduraren eta makinen irudikapen piktorikoarekiko lilura erakutsi zuen. Bere zenbait pinturek, 1914ko Sutea hirian (Hiri-paisajea) lanak, adibidez, Giacomo Balla-rengandik eta Umberto Boccioni-rengandik hurbil zegoela erakusten dute. Beste lan sintetikoago batzuek, berriz —hala nola, 1914ko Taberna (Enkantea)—, kubismoko collagearekiko eta Malevich-en zaum pinturekiko (fenomeno zatituen antolaera “zentzugabea”) interes sakona erakusten dute. Malevichekin gertatzen zen bezalaxe, Rozanovaren zaum konposizioak, elementu narratiboa estrapolatu, murriztu eta ezabatzeko ariketa erabakigarria izan ziren, 1916–8 bitarteko pintura ez-objektiboetara zuzenean bideratutakoak.

Rozanovarentzat kolorea zen pintura abstraktuaren funtsa eta justifikazioa. Izan ere, berak, bere pintura-sistemari “kolore-pintura” deitu zion, eta sorkuntzak ez zuela objektu fisikoen munduarekin zerikusirik, eta horrenbestez, pinturak ez zuela imitatu behar, aldiz, autoerreferentziala izan behar zuela azpimarratu zuen. Zenbaitek esan lezakete, Rozanovaren zenbait pintura abstraktu, 1917ko Marra berdea (kolore-pintura) adibidez, Malevich-en garai bereko pinturak baino erradikalagoak, erakargarriagoak eta miatzaileagoak direla, nahiz dinamismoari nahiz monokromiari dagokionez. Bere garaikideek aditzera eman zuten, “suprematismoaren aitak” bere kide gaztearen adimen zorrotzaren eta ikuspegi-orijinaltasunaren inbidia zuela.

BESTE ATALAK

Abangoardiako amazonak

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Atala, 2000

Info gehiago

Alexandra Alexandrovna Exter (1882–1949)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Atala, 2000

Info gehiago

Natalia Sergeevna Goncharova (1881–1962)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Atala, 2000

Info gehiago

Liubov Sergeevna Popova (1889–1924)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Atala, 2000

Info gehiago

Olga Vladimirovna Rozanova (1886–1918)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Atala, 2000

Info gehiago

Varvara Fedorovna Stepanova (1894–1958)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Atala, 2000

Info gehiago

Nadezhda Andreevna Udaltsova (1885–1961)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Atala, 2000

Info gehiago