Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova
Alexandra Alexandrovna Exter (1882–1949)
Liubov Sergeevna Popova (1889–1924)
Atalak
Natalia Sergeevna Goncharova (1881–1962)
- Izenburua:
- Natalia Sergeevna Goncharova (1881–1962)
- Erakusketa:
- Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova
- Gaiak:
- Artea eta erlijioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Eszenografia | Ikonoa | Landa-eszenak | Herri-kultura | Zentsura | Errusia | Mijail Larionov | Tradizioa
- Mugimendu artistikoak:
- Abangoardia
- Artelan motak:
- Ilustrazioa | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Goncharova, Natalia
Goncharova-k jarrera oso erradikala izan zuen bai bere bizitzan bai eta artean ere. Bere trabestismo informalak eta Mikhail Larionov artistarekin izandako elkarbizitzak Moskuko burgesia asaldatu zuen, eta gai erlijiosoen interpretazio zinikoekin moralisten haserreak eragin zituen, 1911ko Ebanjelariak (lau ataletan) lanarekin, adibidez. Ez da harritzekoa prentsak arbuiatu eta iraindu izana, eta zentsura ofizialak haren lanak erakusketa batean baino gehiagotan erretiratzea behartu izana.
Goncharovak egindako nekazarien eta irudi paganoen (Sabbath, 1912, eta Ebanjelariak, adibidez) inguruko pintura biziek, eta industria-makinei buruzko eta landa-esparruko pinturek, artista honen gai-aberastasuna eta ikuspegi zehatza erakusten dute. Frantziako inpresionismo ondokoa (Gauguin-en eta Matisse-ren pintura) ezagutu arren, Errusiako Erdi Aroko artearen tradizioek eragin zuten bere obran. Adibidez, Errusiako ikonoak, espazioa, proportzio anatomikoa eta koloreen konbinazioari buruzko pertzepzio berriak (aurrerago estudioko pinturetan, liburuetarako ilustrazioetan eta eszenografian erabiliko zituenak) sortzen lagundu zion. Nekazarien bordatuan, lubok-ean (eskuz koloreztatutako grabatuak) eta Errusiako eta Ukrainako paisaje osoan zehar ikus daitezkeen harrizko baba edo esteletan inspiratu zen. Nekazariak mahats-bilketan interes etnografiko berezi horren parafrasi adierazgarria da.